Canterbury
Canterbury[1] Erresuma Batuko Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen Kent konderriko hiria da.
Canterbury | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Kent | |
Non-metropolitan county | Kent | |
Borough in the United Kingdom | Canterbury | |
Posta kodea | CT1, CT2, CT3 eta CT4 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°16′42″N 1°04′39″E | |
Azalera | 72.8 km² | |
Altuera | 3 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 54.880 (2011) 8.390 (2001) | |
Dentsitatea | 753,85 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 01227 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Reims, Certaldo, Esztergom, Tournai, Bergues, Wimereux, Mölndal udalerria eta Vladimir | |
canterbury.gov.uk |
2001ean, 42.258 biztanle zituen. Ospe handia du bere katedral ederrak. Erresuma Batuko erlijio zentru garrantzitsuena da, bertan baitago Ingalaterrako Elizaren lider espiritual den Canterburyko artzapezpikuaren egoitza. 2013az geroztik, Justin Welby dago kargu horretan.
Historiaurreaz geroztik populazioa izan du eta Canterbury erromatar gune administratiboa izan zen jada. Hauen dominazioaren amaieran, jutoek inbaditu zuten hiria eta Kent erresuma ezarri zuten bertan.
597an, Agustin misiolariak lur hartu zuen Canterburyn anglo-saxoiak kristautasunera erakartzeko xedean. Orduz geroztik, erlijio kristaua errotu da bertan, Ingalaterrako artzapezpiku primatuaren egoitzean bilakatu delarik.
Erdi Aroan, Canterburyk peregrinazio ugari erakarri zuen eta Geoffrey Chaucerren Canterburyko ipuinek ospe handia eman zioten.
Senidetutako hiriak
- Esztergom, Hungaria.
- Reims, Champagne-Ardenne, Frantzia.
- Saint-Omer (Pas-de-Calais), Nord-Pas-de-Calais, Frantzia (1995).
- Wimereux, Nord-Pas-de-Calais, Frantzia (1995).
- Certaldo, Toscana, Italia (1997).
- Mölndal, Suedia (1997).
- Vladimir, Erdialdeko Barruti Federala, Errusia (1997).
- Tournai, Valonia, Belgika (1998).
Eraikinak
Iruditegia
- Chris Church Gate atea
- Katedralaren klaustroa
- Canterburyko kalea
- High Street kalea
Hiritar ezagunak
- Oysterband, folk-rock musika taldea.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Canterburyko Udal webgunea