Cannaregio

Cannaregio (venezieraz Canarégio) Veneziako sei sestiereetako bat da, bigarren handiena eta lehena biztanle kopuruan (13.169 biztanle 2007an). Iparralderen dagoen auzoa da eta bertara iristen da burdinbidea lehorretik. hori dela-eta, bertan dago Veneziako tren geltokia (Venezia Santa Lucia).

Cannaregio

Cannaregio ubidea
Venezia
Biztanleria 13.169
Posta kodea 30121

Isola di San Michele, hiriko hilerri historikoa, sestiere honi lotua dago..

Historia

Izenaren jatorria canna hitzetik letorke, hau da, kanabera edo ihia, populatua izan baino lehenago ihitza bat baitzen. Hipotesi honen baliozkotasuna 1410ko agiri batek ematen du, honela baitio: Cannaregio imperciochè era chanedo et paludo con chanelle.

Beste hipotesi baten arabera, izena Canal Regio ("Errege-ubidea") esamoldetik letorke, ubide honek hirirako sarrera errazten baitzuen lehorretik zetozenentzat.

Cannaregio XIV. mende amaieran garatu zen iparralderantz. Auzo honetan ezarri zen lehen ghetto ezaguna, 1516ko martxoaren 29an.

Ikustekoak

Auzo honetan daude Ponte delle Guglie, Venezia Santa Lucia tren geltokia, Ghetto, Sacca della Misericordia, Ca' d'Oro, Palazzo Labia, Ca' Vendramin Calergi, Casino di Venezia eta Isola di San Michele. Bertako elizen artean daude Santa Maria di Nazareth (Chiesa degli Scalzi izenaz ezaguna), Santa Maria dei Miracoli, Madonna dell'Orto, San Canciano, San Geremia, Sant'Alvise eta San Giovanni Crisostomo di Venezia.

Kanpo estekak

45.446°N 12.327°E / 45.446; 12.327
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.