Canis aureus
Canis aureus edo urre koloreko txakala otsoaren antza duen animalia da, bera bezala Canidae familiakoa. Leku beroagoetan bizi dira, Afrikako ekialdean, India, Errusia eta Balkanetan. Urre koloreko txakalek moldatzeko gaitasun handia dute, eta aurrera egiten dute gizakia nagusi den inguruneetan. Batez ere animalia hilen haragiaz elikatzen dira. Ugaztun txikien harrapariak eta orojaleak direnez, haien presentzia ez da askorik nabarmentzen.[1]
Canis aureus | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Canidae |
Generoa | Canis |
Espeziea | Canis aureus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 9 aste |
Habitat | sabana eta baso |
Kumaldiaren tamaina | 5,7 |
Banaketa
Urre koloreko txakala bitarteko tamainako haragijale bat da, oso hedatua Eurasiako hegoaldean eta Afrikako iparraldean. 1960ko hamarkadan gainbeheraldia izan ondoren, espeziea suspertu egin da, eta, aurreko banaketa eremua birkolonizatu ez ezik, beste eremu batzuetara hedatzea ere lortu du. Espeziea azkar ari da aurrera egiten Europan; eskala handiko gertakari bat da, beste haragijale handi batzuenaren antzekoa. Europako herrialde askotan, Estoniatik Frantziaraino, animalia erratikoen presentziaz dagoeneko ezaguna eta dokumentatua dena baieztatzen da.[2]
Azpiespezieak
Txakalaren azpiespezie ugari dago munduan zehar:
- Canis aureus algirensis, Aljeriako txakala.
- Canis aureus anthus, Senegalgo txakala.
- Canis aureus aureus, Txakal arrunta.
- Canis aureus bea, Serenguetiko txakala.
- Canis aureus cruesemanni, Siamgo txakala.
- Canis aureus ecsedensis
- Canis aureus indicus, Indiako txakala .
- Canis aureus lupaster, Egiptoko txakala. Hainbat adituentzat otso grisaren azpiespezie bat da, horregatik Afrikako otsoa deitzen dute Canis lupus lupaster. Beste adituentzat ordea, Canis anthus-en azpiespezie bat da, horrexegatik deitzen dute Canis anthus lupaster.
- Canis aureus moreotica, Europako txakala.
- Canis aureus naria, Zeilango txakala.
- Canis aureus riparius, Abisiniako txakala.
- Canis aureus soudanicus
- Canis aureus syriacus, Siriako txakala.
Euskal Herrian
2023ko urtarrilaren 8an horrelako txakal bat aurkitu zuten. Azken hamarkadetan, beste eremu batzuetara hedatzea lortu du Europan barrena, eta urtarrilekoa Euskal Herrian ikusi den lehena da —baita Iberiar penintsula osoko lehena ere—. Halere, auto batek harrapatu eta hil zuen A-1 errepideko 379. kilometroan, Aguraindik gertu. aurkikuntza. Animalia desitxuratuta zegoen eta espeziea ziurtatzeko animaliaren laginen bitartez DNA analisi batekin osatu zuten EHUko Gasteizko Farmazia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailekoek. [3] Pentsatzekoa da bat agertu baldin bada ere, gehiago egongo direla. Orain kezka nagusia da ea otsoarekin nahas daitekeen zeren eta hori iberiar kanidoarentzako beste arriskua izango bailitzateke.
Argazki galeria
Erreferentziak
- https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9155687/urre-koloreko-txakal-bat-aurkitu-dute-araban-iberiar-penintsulako-lehena/
- https://alea.eus/lautada/1680110949914-urre-koloreko-txakal-bat-aurkitu-araba-auto-batek-harrapatuta
- https://www.berria.eus/albisteak/226179/urre-koloreko-txakal-bat-aurkitu-dute-araban-auto-batek-harrapatuta-hil-da.htm