Candida Höfer

Candida Höfer (Eberswalde, Alemania, 1944) alemaniar argazkilaria da, Kolonian bizi da eta Düsseldorfeko Eskola izenekoaren ordezkarietako bat da.

Candida Höfer

Bizitza
JaiotzaEberswalde (en) Itzuli, 1944ko otsailaren 4a (80 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, unibertsitateko irakaslea, architectural photographer (en) Itzuli, ilustratzailea eta fotokazetaria
Lantokia(k)Kolonia
Enplegatzailea(k)Karlsruhe University of Arts and Design (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNorth Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Itzuli
Izengoitia(k)Hofer, Candida

Biografia

1944an jaio zen, Brandenburgoko Eberswalde probintzian, Werner Höfer kazetariaren alaba da[1]

1968an egunkarietan argazkilari erretratugile lanetan hasi zen Candida, eta 1970etik aurrera Werner Bokelbergen laguntzaile gisa. Gero, Düsseldorfeko Arte Ederren Akademiara joan zen 1973 eta 1982 bitartean, eta bertan zinema ikasi zuen Ole Johnekin eta, 1976tik aurrera, Bernd Becherren ikasle gisa jardun zuen argazkilari. Thomas Ruffekin batera, Becher-ek kolorea erabili zuen lehen ikasleetako bat izan zen, eta bere lana diapositiba-proiekzioetan erakutsi zuen.

Lanak

1973tik 1978ra bitartean, Höfer Turks in Germany[2] telesailean aritu zen lanean. Turkiako langile etorkinen bizitza islatzen du serie horrek, baina 1979an hasi zen Düsseldorfen ikasten, eraikin publikoetako (bulegoak, bankuak eta itxarongelak) barneko koloretako argazkiak ateratzen. Argazkien ohiko formatua 38 x 38 cm edo 38 x 57 cm da.[3]

Azken urteotan, arkitekturaren eta barrualdeen argazkigintzan jardun du.

2010ean, Xacobeorako lan bat egin zuen Espainian.[4]

Erreferentziak

  1. http://www.nytimes.com/1997/11/27/world/werner-hofer-84-a-fallen-idol-of-tv-journalism-in-germany.html
  2. Candida Höfer: “Projects: Done” at Morsbroich Museum
  3. Burkhard Riemschneider - Uta Grosenick, "Arte de Hoy", Colección Icons de Taschen, 2002 ISBN 3822855227 p. 70-71
  4. http://candidahofer.xacobeo.es/

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.