Candace Owens
Candace Amber Owens Farmer (jaiotza abizena: Owens; 1989ko apirilaren 29 - ) estatubatuar idazle, ikuskizunen aurkezle, iruzkingile politikoa eta ekintzaile kontserbadorea da.[1][2][3] COVID-19 pandemian, itxialdien aurkako eta txertaketaren aurkako iritziak plazaratu zituen.[4][5] Hasieran kritikoa izan zen Donald Trump presidente estatubatuarrarekin eta Alderdi Errepublikanoarekin; gerora, Trumpen aldeko emakume beltzen aktibista gisa agertu da, baita Black Lives Matterri eta Alderdi Demokratari egindako kritikagatik ere.[6][7][8][9] Behin baino gehiagotan esan du supremazismo zuriaren eta nazionalismo zuriaren mezuak gehiegizkoak direla, batez ere afroamerikarrek dituzten beste arazo batzuekin alderatzen direnean.[10][11] Turn Point USA talde kontserbadorean lan egin zuen 2017 eta 2019 bitartean, komunikazio-zuzendari gisa.[12] 2021ean, The Daily Wirerekin bat egin zuen, non Candace saioa aurkezten duen, elkarrizketa-programa politiko bat.[13]Owens gaitzetsi egin dute konspirazio-teoriak sustatzeagatik, batez ere sare sozialen profilen bidez eta telebistan eta komunikabideetan agertuz.[14][15]
Candace Owens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Candace Amber Owens |
Jaiotza | White Plains (New York) eta Stamford (Connecticut), 1989ko apirilaren 29a (34 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | George Thomas Stahel Farmer (en) (2019ko abuztuaren 31 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Rhode Island (en) not completed (en) Stamford High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa, youtuberra, analista politikoa, idazlea, telebista-ekoizlea eta hizlaria |
Enplegatzailea(k) | Turning Point USA (en) Blaze Media (en) PragerU (2019 - 2021) The Daily Wire (en) (2021eko martxoaren 9a - |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
candaceowens.com | |
Erreferentziak
- Zadrozny, Brandy. (June 23, 2018). «YouTube Tested, Trump Approved: How Candace Owens Suddenly Became the Loudest Voice on the Far Right» NBC News.
- McKay, Tom. (April 28, 2018). «Jack Dorsey Apologizes to Far-Right Activist Candace Owens After a Twitter Moment Called Her Far-Right» Gizmodo.
- Zimmerman, Amy. (May 9, 2018). «Meet Candace Owens, Kanye West's Toxic Far-Right Consigliere» The Daily Beast.
- (Ingelesez) Nguyen, Tina. «MAGA speech clashes with coronavirus misinformation crackdown» Politico.
- (Ingelesez) Greenspan, Rachel E.. «Conservative commentator Candace Owens is using stunts and controversy to boost coronavirus conspiracy theories» Insider.
- Sommer, Will. (June 13, 2018). «Conservatives Turn on Candace Owens, Kanye West's Favorite Republican» The Daily Beast.
- Bernstein, Joseph. (May 15, 2018). «The Newest Star of the Trump Movement Ran a Trump-Bashing Publication – Less Than Two Years Ago» BuzzFeed.
- Ohlheiser, Abby. (April 25, 2018). «'The Mob Can't Make Me Not Love Him': How Kanye West Joined the Pro-Trump Internet» The Washington Post ISSN 0190-8286..
- Kornhaber, Spencer. (April 23, 2018). «What Kanye West and Shania Twain See in Donald Trump» The Atlantic.
- (Ingelesez) Bowden, John. (September 20, 2019). «Candace Owens tells Congress white nationalism not a problem for minorities in US» The Hill.
- (Ingelesez) Staff, Fox News. (July 19, 2021). «Candace Owens slams left for pinning rising violence on White supremacy: 'It's so painfully dishonest'» Fox News.
- McNamara, Audrey. (May 2, 2019). «Candace Owens Steps Down as Turning Point USA Communications Director» The Daily Beast.
- (Ingelesez) Leonardi, Anthony. (November 4, 2020). «'Coming to Nashville, baby': Candace Owens to join Daily Wire» Washington Examiner.
- (Ingelesez) Baragona, Justin. (January 12, 2022). «Unhinged Candace Owens Pushes Vaccine Conspiracy About Bob Saget's Death» The Daily Beast.
- (Ingelesez) Whittington, Mark. (February 8, 2022). «Sorry, Candace Owens, but men really did walk on the moon» Washington Examiner.