Campoamor antzokia
Campoamor antzokia (asturieraz: Teatru Campoamor; gaztelaniaz: Teatro Campoamor) Asturias autonomia erkidegoko Oviedo hiriburuan dagoen antzoki bat da. Mundu mailan Asturiasko Printzea Sariak bertan eman ohi direlako ezaguna da.
Campoamor antzokia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Province of Asturias |
Asturiasko kontzeju | Oviedo |
Koordenatuak | 43°21′47″N 5°50′53″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1934 |
Berreraikuntza | 1988 |
Izenaren jatorria | Ramón de Campoamor |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Siro Borrajo Montenegro (en) ![]() José López Salaberry (en) ![]() |
Webgune ofiziala | |
Historia
Antzoki hau eraikitzeko proiektua 1876an aurkeztu zuten, Leopoldo Alas "Clarín" idazlearen proposamenez. Santa Clara komentuaren lursailetan eraikitzen hasi eta 1892an inauguratua zuten. Izena Ramón de Campoamor idazlearen omenez darama. Lehenbiziko zaharberritzea 1916 jaso zuen. 1934ko Asturiasko Iraultzaren ondorioz antzokiaren aurrealdea izan ezik gainontzeko eraikinaren zatia suntsitua gelditu zen. Jada Espainiako Gerra Zibila ostean berreraikitze lanei ekin eta 1948an ateak berrireki zituen.
Iruditegia
- Aurrealdea.
- Barnealdea Asturiasko Printzea Sarien ekitaldian.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Campoamor antzokiaren webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.