Campeones (filma)
Campeones Javier Fesser zinema zuzendari zuzendutako film komikoa da. 2018ko apirilaren 6an estreinatu zen. Hiru Goya sarien irabazlea. 2018an espainian gehien ikusitako filma.
Campeones (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Campeones |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta Kirol-zinema |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Javier Fesser |
Gidoigilea(k) | Javier Fesser |
Antzezlea(k) | |
Javier Gutiérrez Daniel Freire Luisa Gavasa Juan Margallo (en) Athenea Mata (en) Alberto Nieto Fernández (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Morena Films |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Argumentu nagusia | adimen-urritasuna |
|
Sinopsis
Marco da pelikularen protagonista. Saskibaloi bigarren entrenatzailea da. Baina bere bizitza pertsonalean arazoak direla eta, liskar bat izaten du lehenengo entrenatzailearekin eta taldetik kanporatzen diote. Gau horretan, alkohol gehiegi edaten du, eta kotxea hartzen du. Poliziarekin istripu bat izango du, eta epai batek pena ordaintzeko desgaitasun egoeran dauden saskibaloiko talde bat entrenatu beharko du “Los amigos”. Taldekideak dira gure pelikularen beste protagonistak. Denak batera, desgaitasun egoeran dauden pertsonen txapelketa nazionala jokatuko dute.
Filma, Aderes Burjassoten saskibaloi taldean oinarrituta dago. 1999 - 2014 urteen artean desgaitasun egoeran dauden pertsonekin hamabi nazioko txapelketa irabaztea lortu zuen.
Finantzaketa
Gidoia idatzi ondoren, finantzaketa bilatzen hasi ziren. Zuzendariak oso argi zeukan pertsonai guztiak errealak izan behar zirela, hau da, desgaitasunak benetakoak izan behar zirela eta ez aktoreak. Baina, finantzaketa jartzen zuten telebistak eta banatzaileak ez. Horregatik, teasser bat grabatu zuten. Eta horren bitartez pila kolaborazio eta finantzaketa iturri atera ziren. Horien artean, ICAAren laguntza (1.800.000 euro).
Beste datuak
Filma Madrilen eta Huelvan filmatu zen 9 astetan gutxi gorabehera. Lehenengo astean filmak 1.977.994 euro eta 250.000 ikuskari baino gehiagoko lortu zituen. Zinema bakoitzeko 6.844 euro eta pantaila bakoitzeko 3.909 euro bildu zituzten, batez beste.
Aktoreak
- Javier Gutiérrez : Marco Montes
- Juan Margallo[1] : Julio
- Athenea Mata : Sonia
- Luisa Gavasa : Amparo
- Daniel Freire : Carrascosa
- Mariano Llorente : Iván
- Itziar Castro : Jesúsen ama
- Julio Fernández : Fabián
- Sergio Olmo : Sergio
- Jesús Lago : Jesús
- José de Luna : Juanma
- Gloria Ramos : Collantes
- Fran Fuentes : Paquito
- Alberto Nieto Fernández : Benito
- Roberto Chinchilla : Román
- Stefan López : Manuel
- Jesús Vidal : Marín
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Juan Margallo, premio al mérito de una vida como actor, director de escena y dramaturgo» El Mundo 2017/07/12.