Campbeltown
Campbelltown (Eskoziako gaeleraz: Ceann Loch Chille Chiarain, eskozieraz: Cammeltoun) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko udalerri bat da, 2011ko erroldaren arabera 4.852 biztanle ditu. Kintyre penintsulan dago.
Campbeltown Campbeltown Kinlochkilkerran Ceann Loch Chille Chiarain | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Argyll eta Bute |
Izen ofiziala | Campbeltown Kinlochkilkerran |
Jatorrizko izena | Campbeltown Kinlochkilkerran |
Posta kodea | PA28 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°25′24″N 5°36′22″W |
Demografia | |
Biztanleria | 5.722 (1991) 4.670 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (1991) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
campbeltown.info |
Geografia
Kintyre penintsulako herri nagusia da, ekialdeko kostaldean dagoena. Campbeltown Loch-en ertzean dago eta Davaar uhartea dauka aurrean eta itsasbeheran oizen irits daiteke bertara.
Historia
Aurrehistoriatik populatua izan da eremu guzti hau. Clonmacnoiseko San Kiaran bertan bizi izan zen herria oraindik sortu gabe zegoela.
Hasiera batean Kinlochkilkerran izenarekin ezagutu zen, gaelerazko Ceann Loch Chille Chiarain izenaren anglizazioa da. Izenak "Ciaránen elizako aintziraren burua" esan nahi du. 1667an Archibald Campbell (Argylleko kondea) herriaz jabetu zenean izena aldatu zitzaion, Campbelltown ("Campbellen herria") bihurtuz.
Itsasontzigintzan, arrantzan eta whisky ekoizpenean oinarritu zuen ondoren bere ekonomia. Gaur egun Eskoziako whisky ekoizpenaren jtorrizko izendapena duten bost eskualdetako bat da Campbelltown single malts. 30 whiky distilategi izatera iritsi zen eta "whiskyaren mundu mailako hiriburua" ezizena eman zitzaion. Estatu Batuetako Depresio Handiaren garaian ezarritako alkoholaren debekuak galera handiak ekarri zizkion eta distilategi gehienek itxi beharra izan zuten. Gaur egun hiru distilategik baino ez diraute jardunean.
Ondasun nabarmenak
- Davaar uhartea
Iruditegia
- Kale nagusia.
- Eliza eta teilatuak.
- Glen Scotia distilategia.
- Kaialdeko moila zaharra.
- Davaar uhartea.
- Davaar uhartea.