Campanades a Morts

Campanades a Morts Lluís Llach abeslariak 1977an plazaratu zuen albuma da. Gai nagusia Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian oinarrituta dago. Abeslaria sarraskiaren gau berean konposatu zuen. 1977an Mendizorrotzeko kiroldegian eman zuen lehen aldiz, Mikel Laboak lagunduta. Albumari izenburua ematen dion abestiak A alde osoa hartu zuen.[1] Albuma, 1979an, Ràdio 4-k emandako Urteko Disko Katalanaren sariaren lehen edizioa irabazi zuen. 2006ko martxoaren 3an, Llachek konposizio hori interpretatu zuen Gasteizko Fernando Buesa Arena pabiloian, gertakari horien 30. urteurrena oroitzeko.[2]

Campanades a Morts
Lluís Llachen albuma
Egilea(k)Lluís Llach
Argitaratze-data1977
IzenburuaCampanades a Morts
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideaLP, disko konpaktu, musika-streaming eta Kasete
Ezaugarriak
Genero artistikoasinger-songwriter music (en) Itzuli
Hizkuntzakatalana
DiskoetxeaMovieplay
Zatiak5 musika pista
Deskribapena
Honen parte daLluís Llach's albums in chronological order (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Catalan Disc of the Year Award (en) Itzuli

Spotify: 3AP8oCjr8dDqDVCn4ACKmV Discogs: 317832 Edit the value on Wikidata

Beste abestiak

Albumean, B aldean, "Campanades a morts" abestiarekin batera, beste lau konposizio jaso zituen diskoak. “A la taverna del mar”, Gabriel Ferraterrek Konstandinos Kavafisen poema baten bertsioa; “Laura”, Laura Almerich gitarra-jotzaileari eskainitako kanta; “Vinyes verdes vora el mar”, Josep Maria de Sagarraren poema baten musikalizazioa; eta, azkenik, “Cançó d’amor”, ziur aski Lluís Llachen lanik konplexu eta arrakastatsuenetako bat.[3]

Abestiak

  1. Campanades a morts, ia 18 minutu irauten duen kanta.[4]
  2. A la taverna del mar
  3. Laura
  4. Vinyes verdes vora el mar
  5. Cançó d'amor

Fitxa teknikoa

  • Produkzioa: Movieplay 17.0915/8 LP. 1977 (Fonomusic 892040/9 1989n berrargitaratuta)
  • Musika-konponketak: Manel Camp eta Lluís Llach
  • Musika zuzendaria: Manel Camp
  • Grabazio zuzendaria: G. de la Puerta
  • Soinu ingeniariak: Alan Florence eta Joan Sirvent
  • Grabazio estudioak: Sonoland i Gema

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.