Camille Muffat
Camille Muffat (Niza, 1989ko urriaren 28a - Villa Castelli, La Riojako probintzia, Argentina, 2015eko martxoaren 9a) frantziar igerilaria izan zen. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan hiru domina irabazi zituen. Urrezko domina lortu zuen 400 metro libreko proban, zilarrezkoa 200 metro libreetan eta brontzezkoa 4 X 200 metro libreetan. Gainera, munduko eta Europako txapeldun izan zen igerileku laburreko probetan.
Camille Muffat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Camille Marie Manuella Muffat |
Jaiotza | Niza, 1989ko urriaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Villa Castelli (en) , 2015eko martxoaren 9a (25 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: Villa Castelli helicopter collision (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Pisua | 71 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Helikoptero istripu batean hil zen Argentinan, telebista saio batean parte hartzen ari zela.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.