Camille Lopez
Camille Lopez (Oloroe-Donamaria, 1989ko apirilaren 3a) zuberotar errugbilaria da, joko-zabaltzaile postuan aritzen dena. 2014tik aitzina Top 14ko AMS Clermont Auvergnen jokatu ondoan, 2022an Baionako Avironek kontratatu zuen.[1] 2013ko ekainaren 8an egin zuen debuta Frantziako selekzioan, Aucklanden, Zeelanda Berriaren aurka.[2]
Camille Lopez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Oloroe-Donamaria, 1989ko apirilaren 3a (34 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | zabaltzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 88 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ibilbidea
Oloroe-Donamarian jaio arren, Sohutan igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, SA Mauléon errugbi taldearen estadiotik hurbil. Klub horretan hasi zen errugbian, eta 2008-09 denboraldian Fédérale 1 mailan jokatu zuen. Hurrengo urtean, Rugby Pro D2ra egin zuen jauzi, Bordeleko Union Bordeaux Bèglesek kontratatu baitzuen. Lau denboraldi eman zituen bertan, azken biak lehenbiziko mailan.[1]
Bordelen maila bikaina eman zuen, eta Frantziako selekzioko ateak ireki zizkioten ordainetan: 2013ko ekainaren 8an egin zuen debuta. Horiek horrela, hurrengo denboraldian USA Perpinyak kontratatu zuen.[3] Denboraldi bat besterik ez zuen bertan eman, 2014an Clermontera aldatu baitzen.[1] Titular eztabaidaezina bilakatu zen lehenbiziko urtean, eta 2015eko Sei Nazioen Txapelketan parte hartu zuen.[2]
2015eko Munduko Errugbi Kopatik kanpo utzi zuen Philippe Saint-Andre Frantziako hautatzaileak, eta 2017 arte ez zen selekziora itzuli.[4] Urte hartan, Frantziako txapelketa irabazi zuen Clermontekin, eta 2019an European Challenge Cupa. 2019an, Japonian jokatutako Munduko Errugbi Kopan aritu zen Frantziako talde nazionalarekin.[5]
2022an, Baionako Avironek kontratatu zuen. AMS Clermont Auvergne taldearekin beste denboraldi bateko kontratua bazuen ere, "arrazoi familiarrak" zirela-eta etxera hurbiltzea erabaki zuen.[1]
Palmaresa
ASM Clermont Auvergne
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- finalista: 2015, 2017
- European Challenge Cup
- irabazlea: 2019
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2017
- finalista: 2015, 2019
Frantziako selekzioa
- 28 test-partida, 2013-2019 bitartean
- 167 puntu (40 zigor-kolpe, 19 transformazio, 3 drop)
Erreferentziak
- Baionako Avironek Camille Lopez zuberotarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Naiz, 2022ko urtarrilak 7, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-3-26).
- Camille Lopez. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-3-26).
- Zabaleta, Eneritz. Barkamen eske etxean. Berria, 2013ko abuztuak 31, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- Zabaleta, Eneritz. Euskal errugbia presente izanen da. Berria, 2017ko otsailak 3, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
- Camille Lopez-en berri. xiberokobotza.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).