Camille Lellouche

Camille Lellouche (Paris, 1986ko ekainaren 10a) antzezle, umoregile eta kantari frantsesa da. Parisko laugarren barrutian jaioa.

      Camille Lellouche

      Bizitza
      JaiotzaHôtel-Dieu de Paris (en) Itzuli, 1986ko ekainaren 10a (37 urte)
      Herrialdea Frantzia
      Hezkuntza
      Hizkuntzakfrantsesa
      Jarduerak
      Jarduerakaktorea, abeslaria, komediantea, youtuberra eta telebista-ekoizlea
      Musika instrumentuaahotsa

      IMDB: nm5674012 Allocine: 638217
      Facebook: camillelelloucheofficiel Twitter: camilellouche Youtube: UCGI8IL8YzdkLgaMh9RFq73A Musicbrainz: ad666de5-a6c4-4493-8185-2a086fd85f3f Discogs: 6304082 Allmusic: mn0003712318 Edit the value on Wikidata

      Bereziki, publiko orokorraren artean ospea lortu zuen, 2014an YouTuben egin zituen umore- eta musika-emanaldiekin, eta, 2015ean, The Voice: La Plus Belle Voix programan parte hartu zuen. 2021ean, Grand Corps Maladerekin, Victoire de la chanson originale saria jaso zuen Mais je t'aime abestiarengatik.

      Biografia

      Haurtzaroa

      Camille Lellouche 1986ko ekainaren 10ean jaio zen, Parisko laugarren barrutian, familia judu batean. Parisko kanpoaldean hazi zen, Vitry-sur-Seinen. Yvon Sallaud-en biloba da, deportatu ohia eta Les Coquelicots de la liberté liburuaren egilea.

      Lau urterekin hasi zen pianoa ikasten. Gero, altoa ikasi zuen. 1997an, hamar urte zituela, kantari izan nahi zuela esan zuen. Geroago, piano-bar delakoetan hasi zen. 2000n, antzerki-klaseetara joaten hasi zen. Acting International-en ikasi zuen komedia. casting-ak egin zituen 2005etik aurrera, eta papertxo batzuk eskuratu. Aldi berean, hamar urtez jardun zuen lanean sukaldaritzan.

      Hasierak

      2012an, Rebecca Zlotowski zuzendaria Camille Lellouche ikusi zuen Parisko garagardotegi batean, non maila-buru gisa aritzen baitzen. Orduan, Grand Central film luzean paper garrantzitsua lortu zuen, Léa Seydoux, Tahar Rahim eta Olivier Gourmetekin batera. 2013ko Canneseko jaialdian hautatu zuten filma, eta, horri esker, Camille Lellouchek jaialdien jauregiko eskailera ospetsuak igo zituen.

      Aldi berean, Internet eta sare sozialak erabiltzen ditu bere burua ezagutarazteko, YouTuben, Facebooken eta Instagramen umore- edo musika-bideoak zabalduz. Esperientzia horri esker, hainbat pertsonaia garatu zituen, eta fan-oinarri bat sortu zuen, 2.300.000 jarraitzaile baino gehiagorekiin. Filmaketa batean, Laurent Junca eta Dominique Perrinekin gurutzatu zen, zeintzuek erakutsi baitzioten zein den showaren zentzua, eta agertokia egitea gomendatu zioten. Umorista gisa, lehen aldiz Parisko Kasinoan agertu zen taula gainean, Virginie Hocq-en hasierako artista gisa.

      The Voice

      2015ean, The Voice programaren laugarren denboraldian parte hartu zuen TF1en, eta finalaurrekora iritsi zen. The Voice taldean zegoen Zénith-en birarako. Saioa erregistratu bitartean hasi zen etorkizuneko ikuskizuna idazten.

      Telebista eta zinema

      Camille Lellouchek C8ko Touche pas à mon poste ! saioan hartu zuten, 2016an, baina Cyril Hanouna-ren saioa berehala utzi zuen, ofizialki, komediante gisa egindako ibilbideari ekiteko. Hain zuzen ere, Camille en vrai (lehenbizi Camille Lellouche izena zuena) izeneko monologoa sortu zuen, eta Frantzia osoan zehar ibili zen 2016an. Ikuskizun hori Laurent Juncarekin idatzi eta taularatu zuen. Han, hainbat emakume-pertsonaiaren larruan jartzen da, bakardadea duela ardatz nagusi; batez ere, zeharkatzen dituen jatetxeetako bezero ugarietan inspiratzen da. Esketx eta esketx artean, Camille Lellouchek kantatu eta gitarra jotzen zuen.

      Zinemako aktore gisa ere jarraitu zuen, Rebecca Zlotowskiren Planetarium (2016) filmean lan eginez, Natalie Portman eta Lily-Rose Depp-ekin batera, eta, gero, Teddy Lussi-Modesteren Le Prix du succès filmean (2017).

      2017ko ekainean, Hyères-eko Festigitalaren bigarren edizioko amabitxi izan zen. 2017ko irailetik aurrera, Gaîté-Montparnasse antzokian izan zen. Halaber, 2017ko irailean, TMCko Quotidien programako taldean sartu zen, eta hainbat pertsonaia haragitu zituen Face Cam izeneko umore-kapsula batean.

      Mais je t'aime abestiaren arrakasta

      2020an, Grand Corps Malade abeslariarekin Mais je t'aime abestua interpretatu zuen (hiru urte lehenago idazten eta konposatzen hasi zen abestia). 2021ean, abesti horrek urteko abesti originalaren saria jaso zuen Victoires de la musique delakoan.

      Bizitza pribatua

      2021eko azaroan, Camille Lellouchek Sept à huit telebista-emankizunean testigantza eman zuen bi urtez senarraren indarkeriaren biktima izan zela, eta emakumeak basakeria-ekintzak salatzera animatzeko aprobetxatu zuen.

      2022ko maiatzaren 17an, Instagramen bidez jakinarazi zuen haurdun zegoela. 2022ko urriaren 9an, Alma izeneko neskatilaz erditu zen.

      Filmografia

      Film luzeak

        • 2013: Rebecca Zlotowskiren Grand Central: Géraldine
        • 2016: Rebecca Zlotowskiren Planetarium: emaztea
        • 2017: Teddy Lussi-Modesteren Le Prix du Succès: Camille
        • 2018: Anne Depetriniren L'école est finie: Noémie
        • 2019: Xavier de Choudensen Damien veut changer le monde: Mélanie
        • 2019: Hugo Gélingo Mon inconnue: Mélanie
        • 2019: Jalil Lesperten Le dindon: Jacqueline
        • 2022: Les SEGPA, Ali eta Hakim Bougherabarena
        • 2022: Frank Bellocqen Happy Nous Year: Hannah
        • 2023: Sylvie Gautieren Brillantes: Adèle
        • 2023: Cécile Telermanen Ma langue au chat: Pauline

      Film laburrak

      • 2015: Nora Hourchen Quelques secondes: Jessica
      • 2017: Akim Omiri eta Kazaren L'Appel

      Telebista

      • 2018: Scènes de ménages : Ça s'enguirlande pour Noël ! (M6ren telesaileko gaualdi berezia): Sonia, Leslieren “lagunik onena”
      • 2020: Au secours, bonjour ! (2020ko udaberriko konfinamenduari buruzko eguneroko esketxak, France 2)
      • 2020: Franck Gastambideren Validé (telebista-seriea): bera (1. atala)
      • 2021: Mehdi Idir-en One Night in Paris (programa berezia Netflix-en): bera
      • 2020: Mais je t'aime (Grand Corps Malade abeslariarekin duoa) - interprete-laguna ere bai
      • 2020: Jolie Nana, Aya Nakamurarena
      • 2021: Et si, Tayc-ekin

      Telebista-saioak

      Izangaia / parte-hartzailea

      Kronista

      Antzerkia

      • 2016: Profession Comédien (one-woman-show), hasieran Camille Lellouche izenekoa, biran, eta gero Gaîté-Montparnasse antzokian
      • 2018: Jamel et ses amis, Marrakech du rire-en parte hartzea (telebistan, M6n)
      • 2022: Marrakech du rire-en parte hartzea (telebistan, M6n)

      Diskografia

      Singleak eta EP

        • 2014 : Ne me jugez pas
        • 2017 : Mais je t'aime
        • 2018 : Si on est deux (duo avec Slimane)
        • 2020 : Coco Corona
        • 2020 : Mais je t'aime (duo avec Grand Corps Malade)
        • 2020 : Je remercie mon ex
        • 2021 : Facile (Imen Es feat. Camille Lellouche)
        • 2021 : N'insiste pas
        • 2021 : Fumette
        • 2021 : T'es où

      Sariak

      • Victoires de la musique 2021 : Victoire de la chanson originale, Mais je t'aime abestiarengatik, Grand Corps Malade abeslariarekin duoan

      Erreferentziak

        Kanpo estekak

        This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.