Camille Kouchner
Camille Kouchner (Paris, Frantzia, 1975eko ekainaren 18a) frantziar akademikoa da, zuzenbide pribatuko irakaslea.
Camille Kouchner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1975eko ekainaren 18a (48 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | Bernard Kouchner |
Ama | Évelyne Pisier |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa Panthéon Assas Unibertsitatea Lycée Fénelon, Paris (en) Paris Nanterre Unibertsitatea 2004) doctorate in France (en) : Zuzenbide pribatua |
Tesi zuzendaria | Antoine Lyon-Caen |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, legelaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University of Picardie Jules Verne (en) (2005 - Paris Descartes Unibertsitatea (2009 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Camille Rachel Kouchner Parisen jaio zen 1975ean. Bernard Kouchner mediku eta politikoaren eta Évelyne Pisier idazle eta politologoaren alaba da. Camille-k 6 urte zituenean, amak Bernardengandik bananduko zela iragarri zion, ez baitzen inoiz etxean.[1] Ama bera baino hamar urte gazteagoa zen Olivier Duhamel politologoarekin ezkondu zen berriro 1987an. Camillek eta Antoine neba bikiak 12 urte zituzten haiekin bizitzen hasi zenean.[2]
Ikasketak
Camille Kouchnerrek bigarren hezkuntza ikasi zuen Lycée Henri IV.ean eta ondoren Lycée Fénelonen, Parisen. Panthéon-Assas Unibertsitatean goi mailako ikasketak egin zituen, eta Paris-Nanterre Unibertsitatean zuzenbide sindikal eta sozialeko diploma bat (1998) eta Zuzenbidearen teoria eta filosofiako beste bat (1999) lortu zituen.
2004an, "Zuzenbide pribatuaren aurkakotasunari buruzko" zuzenbide pribatuko doktore-tesia defendatu zuen Paris X-Nanterre Unibertsitatean, Antoine Lyon-Caenen zuzendaritzapean.[3]
Ibilbide profesionala
Zuzenbide pribatuko irakaslea, Camille Kouchner lan-zuzenbidean espezializatuta dago.
2005ean Amienseko Zuzenbide Fakultatean izendatu zuten, eta bertan CEPRISCA Zuzenbide Pribatuko eta Zientzia Penaletako Zentroko kide da.[4]
Parisko Unibertsitateko Zuzenbide eta Osasun Institutuko kidea da, zuzenbide sozialean, kontratuetan eta osasun-zuzenbidean aditua.
2009az geroztik, banakako lan-harremanen zuzenbidea eta lan-harreman kolektiboen zuzenbidea irakasten ditu Parisko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean (lehen Paris V - Paris Descartes Unibertsitatea).[5]
Irakasle lanarekin batera, Camille Kouchner abokatu lanetan ari da. Parisko Abokatuen Elkargoan kolegiatu zen 2011ko apirilean. Atticus Avocats sortu zuen 2013ko urrian, eta bazkide gisa parte hartu zuen.
Gardasil kasua
Camille Kouchnerrek, Capucine Rohan-Chabot eta Rachel Lindon lankideekin batera, Sanofi Pasteur laborategietako Gardasil txertoarekin papilomaren birusaren aurkako txertoak eragindako gaixotasunen biktima diren paziente gazteak ordezkatu zituen.[6] 2013ko amaieran kereila bat aurkeztu zuten, gorputzeko lesio ez-intentzionalak eta engainu larriagotua egotzita, txertoaren albo-ondorioak zirela iritzita. Bere bezeroek gaixotasun arraroak dituzte: Verneuil gaixotasuna, lupusa, Guillain Barreren gaixotasuna, miastenia grabisa, hipersomnia idiopatikoa. Sintomak txertoa hartu eta handik 3 hilabetera agertu ziren.[6]
Berrogeita hamar emakume inguru batu ziren salaketan,[7] eta 2015ean ezetsi egin zituzten.[8] Gardasilen txertoari buruzko beste ikerketa bat ireki zen, eta 2019an berriz itxi egin zen.[9]
Jarrera politikoak
2012ko maiatzeko lehendakaritza-hauteskundeetan, 362 intelektualen taldean sartu zen. Bertan zeuden hezkuntzan, unibertsitateetan, ikerketan, medikuntzan, arteetan eta kulturan interesa zuten ikasle eta herritarrak, eta François Hollanderen aldeko botoa ematera deitzen zuten ezagutzaren eta kulturaren alde.[10]
2017an, Benoît Hamon hautagai sozialista babestu zuen.[11]
"La familia grande"
2021eko urtarrilaren 7an liburu bat argitaratu zuen, La familia grande izenekoa. Liburu horretan Olivier Duhamel aitaordeari bere neba bikiari egindako bortxaketa eta intzestua leporatzen dio. 14 urte zituzten. Liburua Marie-France Pisier izebari eskainita dago, eta, dioenez, bera izan zen entzun eta sinetsi zuen eta indarra eman zion bakarra. «Ezin duzu munstro honekin jarraitu, zure semeaz abusatzen duen pedofilo honekin. Uztazu, zatoz nire etxera, daukadan guztia emango dizut», esan zion Marie-Francek bere ahizpa Évelyni, eta Camillek, nebarekin batera, bizi izan zuen egoeraren biktimatzat jotzen du bere burua. Intzestua, dioenez "inork aurpegira begiratu nahi ez duen gizartearen azken tabua da, Évelyn lehena".[2]
Liburuaren argitarapenaren ondorioz, bortxaketa eta sexu-erasoengatik ikerketa bat ireki zitzaion Oliver Duhameli. Baina beranduegi zen hura epaitzeko: gertaerak preskribatuta zeuden.[12]
Bizitza pertsonala
Gilles Pisier matematikariaren eta Marie-France Pisier aktore eta eleberrigilearen iloba da.[13] Ahizpa bat eta lau neba ditu, neba bikia barne. Bi seme-alaba ditu Thomas Bidegain gidoilari eta zuzendariarekin, eta "ia 20 urtez" bizi izan zen harekin.[14] Hurrengo bikotea Louis Dreyfus izan zen, Le Monde taldeko zuzendaria.[15]
Lanak
- Anne Laude et Didier Tabuteau-rekin batera (2009). Rapport sur les droits des malades 2007-2008 Observatoire des droits et responsabilités des personnes en santé. Presses de l’École des hautes études en santé publique. ISBN 9782859529871.
- Les Droits des malades (textes commentés avec Aurélia Delhaye). Dalloz arg. 2012ko apirila. ISBN 9782247139217.
- La familia grande (eleberria). éditions du Seuil. 2021eko urtarrila. p. 208. ISBN 9782021472660.
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Inceste : le témoignage bouleversant de Camille Kouchner contre son beau-père - Elle» elle.fr 2021-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Olivier Duhamel, l’inceste et les enfants du silence» Le Monde.fr 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- «De l'opposabilité en droit privé» www.theses.fr (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Qui est Camille Kouchner, l'autrice de "La Familia grande"?» Challenges 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) E-K | Faculté de droit, d’Économie et de Gestion. (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) à 07h00, Par Le 18 décembre 2013. (2013-12-18). «Plaintes groupées contre le vaccin Gardasil» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Le combat de Camille Kouchner contre le Gardasil - Elle» elle.fr 2014-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Gardasil : pas de lien entre le vaccin et les maladies, d’après la justice» Santé Magazine 2015-11-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Quels vaccins ont été soupçonnés d'effets secondaires graves avant ceux contre le Covid-19 (et qu'en est-il vraiment) ?» Franceinfo 2020-12-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «Pour les savoirs et la culture, 362 intellectuels voteront François Hollande» Le HuffPost 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «« Soutenir Benoît Hamon, c’est avant toute chose respecter la démocratie »» Le Monde.fr 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Gaztelaniaz) Bassets, Marc. (2021-10-01). «Camille Kouchner: “No hablé del incesto porque no tenía con quién; era una niña sola”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- Txantiloi:French Rouchy, Marie-Elisabeth; Grassin, Sophie. (2014). La ve��ritable Marie-France Pisier. Pygmalion ISBN 978-2-7564-0774-6. PMC 881241506. (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) Closermag.fr. (2021-01-05). «Camille Kouchner : qui est la femme qui accuse Olivier Duha... - Closer» www.closermag.fr (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
- (Frantsesez) «« La Familia grande », autopsie d’un inceste» Le Monde.fr 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).