Camilla Collett
Jacobine Camilla Collett, Jacobine Camilla Wergeland jaiotza-izenez (Kristiansand, Norvegia, 1813ko urtarrilaren 23a - Christiania, egun Oslo, 1895eko martxoaren 6a) norvegiar eleberrigile feminista izan zen.
Camilla Collett | |
---|---|
(1839) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Camilla Wergeland |
Jaiotza | Kristiansand, 1813ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Christiania, 1895eko martxoaren 6a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) |
Familia | |
Aita | Nicolai Wergeland |
Ama | Alette Dorothea Wergeland |
Ezkontidea(k) | Peter Jonas Collett (en) (1841eko uztailaren 14a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea |
dokpro.uio.no… | |
Biografia
Henrik Wergeland poetaren arreba zen, hala ere, anaiaren aurkaria zen Johan Welhavenez maitemindu zen. Erantzunik gabe geratu zen maitasun hori dago Colletten lehen eleberriaren oinarrian: Amtmandens Døttre (1854-1855, Alkatearen alabak). Adore handiz idatziriko lana da, emakumearen askatasun eta zoriontasunerako eskubidearen aldekoa; aro berri baten hasiera ekarri zuen Norvegiako etikaren historian.
Feminismoaren aldeko ideiak azaltzen ditu lan guztietan: Gau luzeetan (1861) eta Azken Orriak (1868-1873), oroitzapenak biltzen dituen liburuak; eta Emakume mutuen aldean (1877) eta Joeraren kontra (1879-1885), emakumeen eskubideen aldeko idazkiak besteak beste.
Colletten obrak eragin handia izan zuen Ibsenengan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camilla Collett |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.