Camila María Concepción

Camila María Concepción (1991 2020ko otsailaren 21a) estatubatuar gidoilaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Camila María Concepción
Bizitza
JaiotzaKalifornia, 1991ko abenduaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2020ko otsailaren 21a (28 urte)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria eta LGBT ekintzailea

Bizitza

Kalifornian jaioa, Inland Empiren eta El Monten hazi zen. Ingelesezko literaturan graduatu zen Yale Unibertsitatean.

Netflixen 2020. urteko Gentefied izenburuko web-telesaileko gidoilari laguntzailea izan zen. Gainera, Netflixen 2019. urteko Daybreak telesaileko gidoilaria izan zen.

Concepción pertsona transgeneroen eskubideen aldeko latinoamerikar ekintzaile aktiboa izan zen. Jill Solowayren Time's Up 50/50 by 2020 izeneko ekimeneko partaidea izan zen, entretenimenduaren industrian ordezkaritza askoz anitzagoa izatearen aldekoa. 2018an transgeneroek hedabideetan duten presentziaz jardun zuen Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Goi Bileran.

2020ko otsailaren 21ean hil zen bere buruaz beste eginda.

Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.