Camembert helburu
Camembert helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago liburua 1998.urtean kaleratu zen. Thriller eleberri bezala katalogatuta, nahiko liburu harrigarri dela esan behar dugu, argumentuan arteari buruzko eta Toulouse-Lautrec margolariari buruzko ausnarketak biltzen baititu. Horrela defininitu egin da: "nobelaz mozorrotu den saiakera bat".[1] Berez, benetako elebarria da, XX. mendeko eleberri intelektuala non argumentu poliziako edo nobela beltz baten bidez egileak gai askotaz bere iritziak eta ausnarketak garatzen baititu. Touluse Lautrec izango da ausnarketa horien gune nagusia, bai, baina baita ere emakumea, gizona, sexua, maitasuna, artea, euskara eta beste gai asko.
Camembert helburu | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 1998 |
Generoa | Eleberri-saiakera |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 286 |
Sariak | Joseba Jaka I. Literatur Beka |
Argumentua
Arte-lanen lapur bat kontratatzen dute pertsonaia misteriotsu batzuek ikerketa berezia egin dezan. Arte lapur hori nahiko bizitza-krisialdian dago sartuta: errealitate burgesatik kanpo bizi da, bere harreman afektiboak ez daude oso ondo, gehiegi edaten du... Kontratatu nahi duen banda ez zaio gehiegi gustatzen eta historian zehar bere kezkak areagotu egingo dira. Baina horien artean protagonista liluratuko duen emakume bat dago: Margot. Protagonistak Lautrec margolariari buruzko informazio asko bildu beharko du ondoren, espezialista itxura emanik, Albiko Toulouse-Lautrec Museora joateko. Museo horretan 1982ko urtarrilaren 12an lapurreta gertatu zen: beste koadro artean garrantzi handiko bat lapurtu zuten, "Aux courses". Printzipioz, informazio horrek protagonistak egin behar duen ikerketaz ez du lotura zuzena baina argumentuan izango du. Haren lana, edo behintzat hori eskatu diote, Lautrecen galdutako koadro baten inguruko informazioa lortzea da "Natura hila Camembert-platera, edalontzia eta labanarekin" izenekoa. Kontratatu dion taldearen helburua horren faltsifikazioa egitea eta originala bezala zabaltzea da. Aste batzuk Albiko Museoan egon eta gero, protagonistak Ignacio Zuloagaren izan ziren margo zahar batzuk eskuratzen ditu eta faltsifikatzaileek lanari ekiten diote. Azken emaitza benetakoa ematen duen koadroa izango da. Protagonistak taldeko kideez ez da fio eta berarekin eramango ditu azken koadro hori eta hori lortzeko egindako saiakerak. Behin Iruñean poliziek haren etxea arakatu du eta protagonista atxilotu egingo du. Dena tranpa bat izan da eta benetako helburua ez zen Camembert gaztaren koadroaren inguruko faltsifikazioa.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Eleberria digitalizatuta.
- Ibon Egaña liburuari buruzko komentarioa: http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=245
- Ibon Egaña eta Camembert helburu liburuaren berrirakurketa Euskadi Irratian: http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/osoa/2771016/ibon-egana-camembert-helburu-berrirakurtzen-arratsean-ein/