Camelopardalis
Camelopardalis edo Jirafa[1][oh 1] —latinez: Camelopardalis— ipar hemisferioko konstelazio bat da, oso izar ahulek edo distira gutxi dutenek osatzen dute, izar hauetatik magnitude handiena duenak, β Camelopardalisek, 4, 03ko magnitudea baitu. Auriga eta bi hartzen konstelazioaren artean aurki daiteke. Camelopardalis izena ''gamelu-leopardo''tik dator, greziarrek izen hau jarri baitzieten jirafei, beraien ustetan gameluaren burua eta leopardoaren orbanak zituztelako.
Camelopardalis | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Cam |
Genitiboa | Camelopardalis |
Eremua | 756,8 gradu karratu gradu karratu (18. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 152 |
Izarrik distiratsuena | Beta Camelopardalis (itxurazko magnitudea 4,03) |
Meteoro euria | Urriko Camelopardalidak |
Konstelazio mugakideak | Draco (konstelazioa), Hartz Txikia, Cepheus, Cassiopeia, Perseus (konstelazioa), Auriga, Lynx (konstelazioa) eta Hartz Handia |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 3 h 15,60 m eta 14 h 27,13 m artean h |
Deklinazioa | 52,67° eta 86,10° artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila | |
+90° eta −10° latitude bitartean ikusgai. |
Petrus Planciusek ezarri zuen konstelazio bezala[2] eta Jakob Bartschek argitaratu zuen lehen aldiz, 1624. urtean atera zuen liburu baten bidez[3].
Izar nagusiak
- α Camelopardalis, guregandik urruti dagoen supererraldoi urdin honek 4,26ko magnitudea du eta NGC 1502 kumuluarekin loturaren bat eduki lezake.
- β Camelopardalis, 4,03 magnitudea duen supererraldoi horia, konstelazioko izarrik distiratsuena da.
- γ Camelopardalis, 4,62ko magnitudea duen azpierraldoi zuria.
- 7 Camelopardalis, lau izarrez osaturik dagoen izar-sistema, bertako izar nagusiak 4,45eko magnitudea du.
- 11 Camelopardalis (BV Camelopardalis), Be izarra da eta Gamma Cassiopeiaeren antzekoa, bere bataz besteko magnitudea 5,03koa da.
- 16 Camelopardalis, sekuentzia nagusiko izar zuria, 5,25eko magnitudea du.
- 37 Camelopardalis, 5,36ko magnitudea duen erraldoi horia, metaletan eskasa da.
- 53 Camelopardalis (AX Camelopardalis), 6,02ko magnitudea du eta bere osaera kimikoa arraroa da.
- 23 H. Camelopardalis (HD 46588), 5,45eko magnitudea duen nano horia, segurasko beste izar ahul bat du bere inguruan orbitatzen.
- Y Camelopardalis, Delta Scuti izarraren antzekoa den izar bitar itzaltzailea da. 10,5eko magnitudea du.
Espazio sakoneko objektuak
- NGC 1569. IZ: 04h 30m 49.2s Dek: +64°50'53" (2000 garaia). Hurbil dugun galaxia irregular honetan hainbat izar berri ari dira sortzen.
- NGC 2403. IZ: 07h 36m 54.0s Dek: +65°36'00" (2000 garaia). Talde Lokalean ez dagoen galaxia kiribil hurbilenetako bat da.
- IC 342. IZ: 03 h 46 m 48,5 s Dek: +8 ° 05 '46 " (2000 garaia). 7 milioi argi-urtera kokaturik dagoen galaxia bat da, ekuatore galaktikotik hurbil kokatzen denez, bertako hauts ilunak behatzeko objektu zail bilakatzen du.
- NGC 1502. IZ: 04h 07m 42.0s Dek: +62°20'00" (2000 garaia). α Camelopardalis eta β Camelopardalisen artean dagoen kumulu irekia.
- NGC 2523. IZ: 07h 36m 54.0s Dek: +65°36'00" (2000 garaia) 13ko magnitudea duen galaxia kiribil ahula.
- Kembleko ur-jauzia. zortzigarren magnitudeko izar-kumulua.
- NGC 1501. IZ: 04h 07m 00.0s Dek: +60°55'00" (2000 garaia). Disko irregularra duen nebulosa planetarioa.
- IC 3568, 10,6ko magnitudea duen nebulosa planetarioa, forma esferiko ia perfektua du.
Ikus, gainera
- Konstelazioa
- Izarren zerrenda konstelazioka
- Izarren sailkapena
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
- «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 18 or..
- (Ingelesez) Privett, Grant; Jones, Kevin. (2013). The Constellation Observing Atlas. Springer New York, 30 or. ISBN 9781461476481..
- (Ingelesez) Thompson, Robert; Thompson, Barbara. (2007). Illustrated Guide to Astronomical Wonders: From Novice to Master Observer. O'Reilly Media, 108 or. ISBN 9780596526856..
Kanpo estekak
- Wikimedia Commonsen badaude Camelopardalis kosntelazioari buruzko zenbait multimedia fitxategi.
- Camelopardalisi buruzko informazio gehiago. (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.