Camden Town
Camden Town Erresuma Batuko Londres hirian dagoen Camden udalerriko auzo bat da. Horretaz gain, bertan kokatzen den izen berdineko metro geltokia ere bada.
Camden Town Camden Town | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Jatorrizko izena | Camden Town |
Posta kodea | NW1 eta NW5 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°32′28″N 0°08′36″W |
Mugakideak | Regent's Park |
Demografia | |
camdentownlondon.co.uk |
Auzo honetan Londres osoko kale merkatu edo azoka bitxi eta herrikoienetako bat kokatzen da, Camden Market. Asteburero mundu osoko txoko ezberdinetatik etorritako turista kopuru andana jaso ohi du, eta bizimodu alternatibo daraman jendearen gune garrantzitsua ere bada. Bestalde, auzo hau Punk mugimenduaren sorlekua izateagatik ere ezaguna bada.
Historia
Charles Pratt Camdengo I. Earlak ematen dio izena herriari. Aurretik Kentish Town herriaren lurrak ziren baina XVIII mendean Charles Pratt abokatu eta politikari erradikalak eskuratu zuen eta 1791 urtean jauregi bat eraiki zuen. 1816an Regent's Canal ubidea eraiki zen.
XX mendean auzo eskasa izatearen sona zuen baina 1973an Camden Market sortu zen eta honek turismoa erakarri zuen.
Biztanle ezagunak
- Charles Dickens (1812-1870), idazlea
- Oliver Heaviside (1850-1925), matematikaria (bertan jaioa)
- Dylan Thomas (1914-1953), poeta
- Gwyneth Paltrow (1972- ), aktorea (etxea du bertan)
- Amy Winehouse (1983-2011), abeslaria
Iruditegia
- Regent's Canal ubidean Camden Lock dikeak.
- Merkatuko denden iragarkiak.
- Punkyak Candem Townen.
- St Pancras eliza zaharra.
Kanpo estekak
- Camden Towngo webgunea (Ingelesez)
- Camden Towngo gida (Ingelesez)