Cambraiko Bakea
Cambraiko Bakea, Damen Bakea ere deitua, Luisa Savoiakoa, Frantzisko I.a Frantziakoaren amak, eta Margarita Austriakoa, Karlos Habsburgokoaren izebak, semearen eta ilobaren izenean, 1529an Cambrai hirian izenpetu zuten bake ituna izan zen.
Hitzarmen honen bidez Frantziako koroak Artois, Flandes eta Italia bereganatzeko asmoak utzi zituen, eta Espainiakoak gauza bera egin zuen Borgoinako Dukerriari zegokionez.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.