Camaleño

Camaleño Kantabriako mendebaldean dagoen udalerria da, Leongo probintzia eta Asturiaseko mugan dagoena, Liébanako eskualdean eta Valdebaró izeneko ibarrean. 33 auzok osatzen dute, herriburua Camaleño bera delarik.

Camaleño
Camaleño
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaOscar Casares Alonso (en) Itzuli
Izen ofizialaCamaleño
Jatorrizko izenaCamaleño
Posta kodea39587
INEk ezarritako kodea39015
HerriburuaCamaleño (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°09′07″N 4°41′32″W
Map
Azalera161.8 km²
Altuera400 m
MugakideakCillorigo de Liébana, Potes, Vega de Liébana, Boca de Huérgano, Valdión eta Cabrales
Demografia
Biztanleria963 (2023)
−3 (2022)
alt_left 402 (%41,7) (%55,5) 534 alt_right
Dentsitatea5,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
aytocamaleno.org

Interesgune handienen artean Santo Toribio de Liébanaren monasterioa eta Fuente Dé bere teleferikoarekin daude, azken hau Europako Mendietara sartzeko bide ezaguna delarik eta bertan Deva ibaiaren iturria ere badagoelarik. Halaber, Mogrovejo herriko multzoa bere dorretxearekin aipatzekoa da.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.075 biztanle zituen eta 161,8 km²-ko azalera du.

Mugakideak

Udalerri mugakideak hauek dira: Hegoaldean Vega de Liébana, ekialdean Potes, ipar eta ekialdean Cillorigo de Liébana, ipar-mendebaldean Cabrales (Asturias) eta mendebaldean Posada de Valdeón eta Boca de Huérgano (León).

Demografia

Bilakaera demografikoa
190019101920193019401950196019701980199020002009
2.6862.4922.5912.5872.7012.5262.2361.8071.4021.3271.1011.075

Auzoak

  • Areños, 53 biz. (2006, INE)
  • Argüébanes, 46 biz.
  • Bárcena, 18 biz.
  • Baró, 12 biz.
  • Beares, 4 biz.
  • Besoy, 8 biz.
  • Bodia, 10 biz.
  • Brez, 36 biz.
  • Camaleño (herriburua), 46 biz.
  • Congarna, 15 biz.
  • Cosgaya, 53 biz.
  • Enterría, biz 1.
  • Espinama, 128 biz.
  • La Frecha, 26 biz.
  • Fuente Dé, 7 biz.
  • Las Ilces, 12 biz.
  • Lon, 69 biz.
  • Los Llanos, 26 biz.
  • Llaves, 29 biz.
  • Mieses, 36 biz.
  • Mogrovejo, 46 biz.
  • La Molina, 18 biz.
  • Pembes, 68 biz.
  • Pido, 127 biz.
  • Quintana, 8 biz.
  • Redo, 14 biz.
  • San Pelayo, 21 biz.
  • Santo Toribio, 3 biz.
  • Sebrango, 10 biz.
  • Tanarrio, 30 biz.
  • Treviño, 10 biz.
  • Turieno, 98 biz.
  • Vallejo, 6 biz.

Teleferikoa

1966an inauguratu zuten ingenieritza sistema hau, 753 metroko desnibela duena eta luzeraz 1.840 metroko kablea. Ibilaldia 3 minutu inguruan egiten da gorantz edo beherantz.

Gastronomia

Jatorrizko izendapena jaso dute bertan ekoizten diren gaztak, "Quesucos de Liébana" alegia. Halaber, bailarako orujoa ezaguna da eta udalerri honetan egiten dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.