Camélia Jordana
Camélia Jordana Aliouane (Toulon, 1992ko irailaren 15a - ) frantziar abeslari eta aktorea da, emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazitakoa.
Camélia Jordana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toulon, 1992ko irailaren 15a (31 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,63 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Camélia Jordana |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
cameliajordana.fr | |
|
Biografia
Toulon hirian aljeriar inmigranteen familia batean jaio zen Jordana. Aita Kabiliako berberea zuen eta ama orandarra. Toulon alboko La Londe-les-Maures herrian hazi zen ahizpa zaharrarekin eta neba gaztearekin[1].
16 urte zituela Nouvelle Star telebistako abesti lehiaketara aurkeztu zen Louis Armstrong-en What a wonderful world abestiarekin[2] eta hirugarren postua eskuratu zuen[3]. Sony Music diskoetxearekin bere izena daraman diskoa argitaratu zuen 2010eko martxoaren 29an. Aurreneko astean 10.169 kopia saldu zituen eta Frantziako zerrendetan 9. postuan kokatu zen[4]. Gerora 7. posturaino iristi zen. Non Non Non (Écouter Barbara) singlea hirugarren postura iritsi zen Frantzian eta Belgikan[5].
Bigarren diskoa Dans la peau izan zen (2014) eta hirugarrena LOST (2018). 2021. urtean laugarren diskoa aterako du, Facile x Fragile.
2013an hasi zen aktore lanetan eta Le Brio filmearekin Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazi zuen 2017an[6]. 2019an Sœurs d'armes ("arma ahizpak") filmean emakumezko soldadu kurdoaren papera antzeztu zuen[7].
Diskografia
Urtea | Albuma | Chart | ||
---|---|---|---|---|
Frantzia | Belgika | Suitza | ||
2010 | Camélia Jordana | 7 | 12 | 36 |
2014 | Dans la peau | 15 | 29 | 70 |
2018 | LOST | 133 | — | — |
2021 | Facile x Fragile | — | — | — |
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2013 | The Stroller Strategy | Mélanie | |
Ta main | Natasha | Laburmetraia | |
Les mauvaises têtes | Fanny | Telefilmea | |
2014 | Bird People | Leila | |
2015 | All Three of Us | Maryam | |
I'm All Yours | Kenza | ||
L'heureuse élue | Djemila | Laburmetraia | |
The Last Panthers | Samira | Telebistako miniseriea | |
2016 | La fine équipe | Salima | |
2017 | Some Like It Veiled | Leila | |
Le Brio | Neïla Salah | Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria Lumières Sarietarako izendatua emakumezko errebelazio aktore onenaren saritarako | |
2018 | Chacun pour tous | Julia | |
2019 | Curiosa | Zohra Ben Brahim | |
Sœurs d'armes | Kenza | ||
2020 | La Nuit venue | Naomie | |
Parents d'élèves | Nora Portel | ||
Les Choses qu'on dit, les choses qu'on fait | Daphné | ||
Erreferentziak
- «Camélia Jordana: nouvel album» web.archive.org 2011-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- Néo, Radio. «Radio Néo - Playlist» Radio Néo (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Frantsesez) Closermag.fr. (2016-09-15). «Qu'est devenue Camélia Jordana, 6 ans après son passage d... - Closer» www.closermag.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Frantsesez) «Disques : Maé en tête, Camelia surprend, Alizée déçoit - Puremedias» ozap.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Frantsesez) leblogtvnews.com. «Ventes de CD : un Top 10 pour l'album de Camélia Jordana.» Leblogtvnews (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Gaztelaniaz) Una razón brillante (2017). (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- (Ingelesez) Sisters in Arms, Feature Film, 2018-2019 | Crew United. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).