Calvados

Calvados (frantsesez kalvados ahoskatua) Frantziako departamendua da (14), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia eskualdean kokatua dago, Mantxaren itsasertzean. Mugakide ditu Eure ekialdean, Orne hegoaldean eta Manche mendebaldean.[1]

Artikulu hau Frantziako departamentuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calvados (argipena)».
Calvados (14)
Frantziako departamendua
Calvados (14)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaNormandia
PrefeturaCaen
PrefetaAnne d'Ornano
Eskuinekoa
AzpiprefeturakBayeux
Lisieux
Vire
Barrutiak4
Kantonamenduak49
Udalerriak705
Kokapena
Koordenatuak49°02′N 0°15′E
Azalera5.548 km²
Demografia
Biztanleria700633
Dentsitatea126.285,68853641 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Prefektura Caen hirian dago, hiri eta portu nagusia ere badena. Suprefetura hiriak Bayeux, Lisieux eta Vire dira. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia (garia eta azukre kanabera, Auge lurraldean; behi azienda, esnekiak eta gaztak, Bessin eta Bocage Normand lurraldeetan). Turismo herri garrantzitsuak Deauville eta Cabourg.[2]

Historia

Departamendua Frantziako Iraultzan sortu zuten: 1790eko martxoaren 4an, Normandiako antzinako probintziaren zati batean. Hasiera batean Orne Beherea (frantsesez: Orne-Inférieure) deitzea pentsatu zuten, baina 1790eko otsailaren 26an -eratu baino sei egun lehenago- bere egungo izena erabiltzea erabaki zen. Kondairaren arabera, bere izena Çalvador (Salvador) izeneko Itsas Armada Garaiezinaren espainiar itsasontzi batetik dator, bere kostaldean hondoratu omen zena. Edonola ere, litekeena da, hala ere, Calvados izena calva dorsa esalditik eratorria izatea, hau da, bizkar biluzitik, bere itsasertzeko bi arroka landaretu gutxiri erreferentzia eginez.[3]

Waterlooko guduan aliatuek izandako garaipenaren ondoren, 1815eko ekaina eta 1818ko azaroa bitartean, prusiar tropek departamendua okupatu zuten.

Bigarren Mundu Gerraren garaian, Calvados Normandiako guduaren (1944) eszenatoki garrantzitsua izan zen. E egunean, tropa aliatuen lehorreratzeak euren hondartzetan izan ziren. Bere artean, Omaha Beachena nabarmentzen da. Caengo borroken ondorioz, hiri gehiena suntsitu zuten.[4]

Demografia

Bilakaera demografikoa (erroldatutako biztanleria)
1801183118411851185618611866
451.836494.702496.198491.210478.397480.992474.909
1872187618811886189118961901
454.012450.220439.830437.267428.945417.176410.178
1906191119211926193119361946
403.431396.318384.730390.492401.356404.901400.026
1954196219681975198219901999
442.991480.757519.695560.967589.559618.478648.385

Ekonomia

Nekazaritzan, esne, sagardo eta brandy ekoizten ditu. Calvados izena oso famatua da izen bereko sagar patsez eginiko edari bizi ospetsuengatik.[5]

Familia-, kirol- eta natura-turismoa ere nabarmenak dira.

Galeria

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lepelley, René. (1990). Calvados, qui es-tu, d'où viens-tu ou le nom énigmatique d'un département Français: Critique d'une tradition, hypothèses diverses, proposition d'interprétation. C. Corlet.
  4. Powers, Stephen. (1992ko uztaila). «The Battle of Normandy: The Lingering Controversy» The Journal of Military History 56 (3): 455–472.  doi:10.2307/1985972. ISSN 0899-3718..
  5. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.