Calton Hill
Calton Hill Eskoziako Edinburgh hiriburuan kokatzen den muinoa da. Hiri Berriaren ekialdean kokatzen da hain justu ere. UNESCOk Edinburgh Gizateriaren Ondare izendatu zuenean Calton Hill ere barnean sartu zuen.
Calton Hill | |
---|---|
Calton Hill muinoaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′19″N 3°10′56″W |
Altitudea | 103 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Eraikinak
Eskoziako Gobernuaren eraikin ugari daude bertan, Gobernuaren egoitza den St Andrew's House eta muinoaren oinean Eskoziako Legebiltzarra eta Holyrood jauregia.
Muinoaren gainean ere eraikin sinboliko ugari daude:
- Eskoziako Monumento Nazionala
- Nelsonen monumentoa
- Dugald Stewart monumentoa
- Robert Burns monumentoa
- Martiri politikoen monumentoa
- Hiriko obserbatorio astronomikoa
Turismoa
Turismo gune ezaguna da, baita bertatik hiriaren gain dauden ikuspegi zoragarriei esker leku bisitatuenetako bat ere bertatik hiriko hainbat margolan eta argazki eder egin ohi direlarik. Erresuma Batuko hirugarren ikuspegi ederrena izendatua izan zen.
Urtero apirilaren 30ean Calton Hill muinoan Bealtaine Jaialdia ospatu ohi da, 12.000 lagun inguru igo ohi direlarik.
Iruditegia
- Nelsonen monumentoa (dorrea) eta Monumento Nazionala.
- Edinburgheko Hiri Zaharra eta Edinburgheko gaztelua Calton Hill muinotik ikusita.
- Eskoziako Monumentu Nazionala.
- St Andrew's House, Gobernuaren egoitza.
- Calton Hill muinoa Edinburgheko gaztelutik ikusita.