Calcutta Cup

Calcutta Cup (euskaraz Kalkuta Kopa) urtero Sei Nazioen Txapelketan Eskozia eta Ingalaterraren arteko irabazleari ematen zaion saria da. Aurreneko ekitaldia 1879an izan zuenez txapelketa bera baino zaharragoa da.

Kalkuta Kopa
Calcutta Cup
Sorrera1879
TaldeakIngalaterra Ingalaterra (71 Kopa)
Eskozia Eskozia (44 Kopa)
TxapeldunaEskozia Eskozia (2024)

Kopa bera Indian landutakoa da eta apainduran hiru errege-kobraren eta elefante baten irudiak ditu.

Historia

1892ko Kalkuta Kopa, Edinburghen jokatua.

Jatorria Kalkutan

1872ko eguberri egunean Kalkutan (India) errugbi partida bat jokatu zen. Alde batean Ingalaterrako 20 jokalari zeuden eta bestean Eskozia, Irlanda eta Galesko 20 jokalariren arteko selekzioa. Partida arrakasta handikoa izan zen eta astebete beranduago partida berria antolatu zuten.

Ekitaldi hauek animatuta hainbat gaztek Calcutta Football Club sortu zuten eta Errugbi Federazioan sartu zen 1874an[1]. Indiako klima ordea ez zen egokia errugbian aritzeko eta beste kirol batzuek gain hartu zioten, kriketak bereziki. Honen ondorioz taldea desegin egin zen, baina aurretik taldeak banketxean zeukan dirua zilarrezko errupia txanponetan atera zuten, eta txanponak urtuz Kopa ederra egin zuten. Errugbi Federazioari eman zioten 1878an Kalkuta Kopa izena mantenduz eta urtero jokatuko zen txapelketa bat antolatzeko konpromisoaz.

Ingalaterra eta Eskoziaren arteko lehia

1879an izan zen lehen ekitaldia Edinburgh hirian[2]. Orduko bi talde indartsuenek jokatu zuten, Eskoziak eta Ingalaterrak, eta 1-1 berdindu zuten (garai hartan entseguen gauzatzeak kontatzen ziren soilik). Ordutik ia urtero jokatu da, Mundu Gerra garaietan izan ezik, eta 1880. hamarkadan ere hutsune batzuk izan ziren Ingalaterrak txapelketa nagusian parte hartzeko debekua izan baitzuen. 1883an Home Nations Txapelketa sortu zenetik[3] (gaur egun Sei Nazioen Txapelketa) Eskoziak eta Ingalaterrak elkarren kontra jokatzen duten Sei Nazioetako partida baliatzen da Kalkuta Kopako palmaresa osatzeko[2]. Irabazleak urtebetez izaten du kopa etxean eta berdinketa izaten den kasuetan aurreko urteko irabazleak mantentzen du bere etxean[4].

Ekitaldi gogoangarriak

2007ko Kalkuta Kopa.
  • 1980an Sei Nazioen Txapelketako azken partida izatea tokatu zen Kalkuta Kopa, Edinburghen. Ingalaterrak 18-30 irabazi zuen eta horri esker 23 urte ondoren Slam Nagusia irabaztea lortu zuen. John Carletonek hat-tricka egin zuen eta Bill Beaumont kapitaina besotan atera zuten estadiotik[5].
  • 1990ean Bost Nazioetako azken partida zen eta selekzio biak ordurarteko partida guztiak irabazita zeuden, Ingalaterra zen faborito ordea. Edinburghen bildutako ikusleek debekaturik zegoen O Flower of Scotland ereserkia abestu zuten partida hasi aurretik eta Eskoziak garaipena lortu zuen, bai eta Slam Nagusia ere. Ordutik aurrera selekzioen partida guztietan kantatzen da[5].
  • 2007an Jonny Wilkinsonen partida izan zen. Lesio larriak zirela eta hiru urte zeramatzan selekzioarekin jokatu gabe eta itzulerako partida zuen. Ingalaterrak 42-20 irabazi zuen eta Wilkinsonek 27 puntu egin zituen[6].
  • 2019an inoizko partida zoroena jokatu zen. Ingalaterra 31-0 aurreratu zen, ondoren Eskozia 31-38 jarri zen eta azken minutuan partida berdindu zuten ingelesek 38-38 emaitza lortuz[7].
  • 2021ean selekzio bien arteko lehenengo partidaren 150. urteurrena ospatu zen. Eskoziak Twickenhamen garaipena lortu zuen 38 urte beranduago[8]. COVID-19 pandemiaren ondorioz ikuslerik gabe jokatu zen.

Garaikurra

Garaikurra.

Indiako artisau batek egin zuen garaikurra. 45 cm-ko altuera dauka eta hiru heldulekuek kobraren itxura daukate. Koparen gainaldean elefante txiki bat ageri da[9]. Garaikurraren oinarrian THE CALCUTTA CUP idatzita dago letra larriz.

Oinarriari plaka berriak gehitu zitzaizkion eta bertan partida bakoitzaren irabazlea eta kapitain biak agertzen dira. Aurreneko ekitaldia 1879an izan bazen ere 1871ean jokatu zuten Ingalaterrak eta Eskoziak aurreneko aldiz eta ordutik 1879 arteko partidak ere idatzita daude plaka horietan.

UrteaHiria (estadioa)EtxekoaEmaitzaKanpokoa
1871Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia1-0Ingalaterra
1872Londres (Kennington Oval)Ingalaterra2-1Eskozia
1873Glasgow (West of Scotland Club)Eskozia0-0Ingalaterra
1874Londres (Kennington Oval)Ingalaterra1-0Eskozia
1875Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia0-0Ingalaterra
1876Londres (Kennington Oval)Ingalaterra1-0Eskozia
1877Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia1-0Ingalaterra
1878Londres (Kennington Oval)Ingalaterra0-0Eskozia

Jatorrizko garaikurra egoera hauskorrean aurkitzen da eta Londresen dago, Errugbiaren Museoan (World Rugby Museum)[10]. Selekzio biek badituzte garaikurraren erreplikak, teknologia berriez egindakoak.

1988an Dean Richards ingeles jokalariak eta John Jeffery eskoziarrak mozkorraldiaren eraginez kaltetu egin zuten garaikurra eta zigortuak izan ziren. Richardsek partida bateko zigorra izan zuen eta Jeffreyk bost hiletakoa[11].

Palmaresa

UrteaHiria (estadioa)EtxekoaEmaitzaKanpokoaIngalaterra-Eskozia-Berdin
1879Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia1-1Ingalaterra0 - 0 - 1
1880Manchester (Whalley Range)Ingalaterra Ingalaterra2-1Eskozia1 - 0 - 1
1881Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia1-1Ingalaterra1 - 0 - 2
1882Manchester (Whalley Range)Ingalaterra(0T) 0–0 (2T)Eskozia Eskozia1 - 1 - 2
1883Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia(1T) 0–0 (2T)Ingalaterra Ingalaterra2 - 1 - 2
1884Blackheath (Rectory Field)Ingalaterra Ingalaterra3-1Eskozia3 - 1 - 2
1885ez zen jokatu
1886Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia0-0Ingalaterra3 - 1 - 3
1887Manchester (Whalley Range)Ingalaterra(1T) 1–1 (1T)Eskozia3 - 1 - 4
1888ez zen jokatu
1889ez zen jokatu
1890Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia0-6Ingalaterra Ingalaterra4 - 1 - 4
1891Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra3-9Eskozia Eskozia4 - 2 - 4
1892Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia0-5Ingalaterra Ingalaterra5 - 2 - 4
1893Leeds (Headingley)Ingalaterra0-8Eskozia Eskozia5 - 3 - 4
1894Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia Eskozia6-0Ingalaterra5 - 4 - 4
1895Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra3-6Eskozia Eskozia5 - 5 - 4
1896Edinburgh (Raeburn Place)Eskozia Eskozia11-0Ingalaterra5 - 6 - 4
1897Manchester (Fallowfield)Ingalaterra Ingalaterra12-3Eskozia6 - 6 - 4
1898Edinburgh (Powderhall)Eskozia3-3Ingalaterra6 - 6 - 5
1899Blackheath (Rectory Field)Ingalaterra0-5Eskozia Eskozia6 - 7 - 5
1900Edinburgh (Inverleith)Eskozia0-0Ingalaterra6 - 7 - 6
1901Blackheath (Rectory Field)Ingalaterra3-18Eskozia Eskozia6 - 8 - 6
1902Edinburgh (Inverleith)Eskozia3-6Ingalaterra Ingalaterra7 - 8 - 6
1903Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra6-10Eskozia Eskozia7 - 9 - 6
1904Edinburgh (Inverleith)Eskozia Eskozia6-3Ingalaterra7 - 10 - 6
1905Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra0-8Eskozia Eskozia7 - 11 - 6
1906Edinburgh (Inverleith)Eskozia3-9Ingalaterra Ingalaterra8 - 11 - 6
1907Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra3-8Eskozia Eskozia8 - 12 - 6
1908Edinburgh (Inverleith)Eskozia Eskozia16-10Ingalaterra8 - 13 - 6
1909Richmond (Athletic Ground)Ingalaterra8-18Eskozia Eskozia8 - 14 - 6
1910Edinburgh (Inverleith)Eskozia5-14Ingalaterra Ingalaterra9 - 14 - 6
1911Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra13-8Eskozia10 - 14 - 6
1912Edinburgh (Inverleith)Eskozia Eskozia8-3Ingalaterra10 - 15 - 6
1913Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra3-0Eskozia11 - 15 - 6
1914Edinburgh (Inverleith)Eskozia15-16Ingalaterra Ingalaterra12 - 15 - 6
1915-
1919
ez zen jokatu
1920Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra13-4Eskozia13 - 15 - 6
1921Edinburgh (Inverleith)Eskozia0-18Ingalaterra Ingalaterra14 - 15 - 6
1922Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra11-5Eskozia15 - 15 - 6
1923Edinburgh (Inverleith)Eskozia6-8Ingalaterra Ingalaterra16 - 15 - 6
1924Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra19-0Eskozia17 - 15 - 6
1925Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia14-11Ingalaterra17 - 16 - 6
1926Londres (Twickenham)Ingalaterra9-17Eskozia Eskozia17 - 17 - 6
1927Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia21-13Ingalaterra17 - 18 - 6
1928Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra6-0Eskozia18 - 18 - 6
1929Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia12-6Ingalaterra18 - 19 - 6
1930Londres (Twickenham)Ingalaterra0-0Eskozia18 - 19 - 7
1931Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia28-19Ingalaterra18 - 20 - 7
1932Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra16-3Eskozia19 - 20 - 7
1933Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia3-0Ingalaterra19 - 21 - 7
1934Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra6-3Eskozia20 - 21 - 7
1935Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia10-7Ingalaterra20 - 22 - 7
1936Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra9-8Eskozia21 - 22 - 7
1937Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-6Ingalaterra Ingalaterra22 - 22 - 7
1938Londres (Twickenham)Ingalaterra16-21Eskozia Eskozia22 - 23 - 7
1939Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-9Ingalaterra Ingalaterra23 - 23 - 7
1940-
1946
ez zen jokatu
1947Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra24-5Eskozia24 - 23 - 7
1948Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia6-3Ingalaterra24 - 24 - 7
1949Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra19-3Eskozia25 - 24 - 7
1950Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia13-11Ingalaterra25 - 25 - 7
1951Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra5-3Eskozia26 - 25 - 7
1952Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-19Ingalaterra Ingalaterra27 - 25 - 7
1953Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra26-8Eskozia28 - 25 - 7
1954Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-13Ingalaterra Ingalaterra29 - 25 - 7
1955Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra9-6Eskozia30 - 25 - 7
1956Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-11Ingalaterra Ingalaterra31 - 25 - 7
1957Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra16-3Eskozia31 - 25 - 7
1958Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-3Ingalaterra32 - 25 - 8
1959Londres (Twickenham)Ingalaterra3-3Eskozia32 - 25 - 9
1960Edinburgh (Murrayfield)Eskozia12-21Ingalaterra Ingalaterra33 - 25 - 9
1961Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra6-0Eskozia34 - 25 - 9
1962Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-3Ingalaterra34 - 25 - 10
1963Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra10-8Eskozia35 - 25 - 10
1964Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia15-6Ingalaterra35 - 26 - 10
1965Londres (Twickenham)Ingalaterra3-3Eskozia35 - 26 - 11
1966Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia6-3Ingalaterra35 - 27 - 11
1967Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra27-14Eskozia36 - 27 - 11
1968Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-8Ingalaterra Ingalaterra37 - 27 - 11
1969Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra8-3Eskozia38 - 27 - 11
1970Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia14-5Ingalaterra38 - 28 - 11
1971Londres (Twickenham)Ingalaterra15-16Eskozia Eskozia38 - 29 - 11
1972Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia23-9Ingalaterra38 - 30 - 11
1973Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra20-13Eskozia39 - 30 - 11
1974Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia16-14Ingalaterra39 - 31 - 11
1975Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra7-6Eskozia40 - 31 - 11
1976Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia22-12Ingalaterra40 - 32 - 11
1977Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra26-6Eskozia41 - 32 - 11
1978Edinburgh (Murrayfield)Eskozia0-15Ingalaterra Ingalaterra42 - 32 - 11
1979Londres (Twickenham)Ingalaterra7-7Eskozia42 - 32 - 12
1980Edinburgh (Murrayfield)Eskozia18-20Ingalaterra Ingalaterra43 - 32 - 12
1981Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra23-17Eskozia44 - 32 - 12
1982Edinburgh (Murrayfield)Eskozia9-9Ingalaterra44 - 32 - 13
1983Londres (Twickenham)Ingalaterra12-22Eskozia Eskozia44 - 33 - 13
1984Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia18-6Ingalaterra44 - 34 - 13
1985Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra10-7Eskozia45 - 34 - 13
1986Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia33-6Ingalaterra45 - 35 - 13
1987Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra21-12Eskozia46 - 35 - 13
1988Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-9Ingalaterra Ingalaterra47 - 35 - 13
1989Londres (Twickenham)Ingalaterra12-12Eskozia47 - 35 - 14
1990Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia13-7Ingalaterra47 - 36 - 14
1991Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra21-12Eskozia48 - 36 - 14
1992Edinburgh (Murrayfield)Eskozia7-25Ingalaterra Ingalaterra49 - 36 - 14
1993Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra26-12Eskozia50 - 36 - 14
1994Edinburgh (Murrayfield)Eskozia14-15Ingalaterra Ingalaterra51 - 36 - 14
1995Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra24-12Eskozia52 - 36 - 14
1996Edinburgh (Murrayfield)Eskozia9-18Ingalaterra Ingalaterra53 - 36 - 14
1997Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra41-13Eskozia54 - 36 - 14
1998Edinburgh (Murrayfield)Eskozia20-34Ingalaterra Ingalaterra55 - 36 - 14
1999Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra24-21Eskozia56 - 36 - 14
2000Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia19-13Ingalaterra56 - 37 - 14
2001Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra43-3Eskozia57 - 37 - 14
2002Edinburgh (Murrayfield)Eskozia3-29Ingalaterra Ingalaterra58 - 37 - 14
2003Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra40-9Eskozia59 - 37 - 14
2004Edinburgh (Murrayfield)Eskozia13-35Ingalaterra Ingalaterra60 - 37 - 14
2005Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra43-22Eskozia61 - 37 - 14
2006Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia18-12Ingalaterra61 - 38 - 14
2007Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra42-20Eskozia62 - 38 - 14
2008Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia15-9Ingalaterra62 - 39 - 14
2009Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra26-12Eskozia63 - 39 - 14
2010Edinburgh (Murrayfield)Eskozia15-15Ingalaterra63 - 39 - 15
2011Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra22-17Eskozia64 - 39 - 15
2012Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-13Ingalaterra Ingalaterra65 - 39 - 15
2013Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra38-18Eskozia66 - 39 - 15
2014Edinburgh (Murrayfield)Eskozia0-20Ingalaterra Ingalaterra67 - 39 - 15
2015Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra25-13Eskozia68 - 39 - 15
2016Edinburgh (Murrayfield)Eskozia9-15Ingalaterra Ingalaterra69 - 39 - 15
2017Londres (Twickenham)Ingalaterra Ingalaterra61-21Eskozia70 - 39 - 15
2018Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia25-13Ingalaterra70 - 40 - 15
2019Londres (Twickenham)Ingalaterra38-38Eskozia70 - 40 - 16
2020Edinburgh (Murrayfield)Eskozia6-13Ingalaterra Ingalaterra71 - 40 - 16
2021Londres (Twickenham)Ingalaterra6-11Eskozia Eskozia71 - 41 - 16
2022Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia20-17Ingalaterra71 - 42 - 16
2023Londres (Twickenham)Ingalaterra23-29Eskozia Eskozia71 - 43 - 16
2024Edinburgh (Murrayfield)Eskozia Eskozia30-21Ingalaterra71 - 44 - 16

Garaipenak

SelekzioaGaraipenakEhunekoaUrteak
Ingalaterra Ingalaterra71%54.191880, 1883, 1884, 1890, 1892, 1897, 1902, 1906, 1910, 1911, 1913, 1914, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1949, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1956, 1057, 1960, 1961, 1963, 1967, 1968, 1969, 1973, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1985, 1987, 1988, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2020
Eskozia Eskozia44%33.591882, 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008, 2018, 2021, 2022, 2023, 2024
Berdinketa16%12.211879, 1881, 1886, 1887, 1898, 1900, 1930, 1958, 1959, 1962, 1965, 1979, 1982, 1989, 2010, 2019

Jokalarien errekorrak

Jokalari aipagarrienen errekorrak Kalkuta Kopako partidatan[4]:

  • Puntu gehien guztira: Ingalaterra Owen Farrellek 102 puntu (2012-2021)
  • Puntu gehien partida bakarrean: Ingalaterra Jonny Wilkinsonek 27 puntu (2007)
  • Entsegu gehien guztira: EskoziaAustralia Ian Smithek 9 entsegu egin zituen zortzi partidatan (1924-1933).
  • Calcutta Cup gehien jokatu:
    • Ingalaterra Jason Leonardek 13 ekitaldi jokatu zituen (1991-2003)
    • Eskozia Ross Fordek 12 ekitaldi jokatu zituen (2006-2017)
  • Calcutta Cup gehien irabazi: Ingalaterra Jason Leonardek 12 Kopa eskuratu zituen
  • Partidarik galdu ez: Ingalaterra Martin Johnsonek 9 partida jokatu zituen eta ez zuen bakar bat galdu

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «Calcutta Cricket & Football Club: CCFC» ccfc1792.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  2. (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  3. (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  4. world.rugby. «Everything you need to know about the Calcutta Cup | World Rugby» www.world.rugby (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  5. (Ingelesez) Lucas, Dan. (2016-02-05). «Scotland v England: five great Calcutta Cup matches at Murrayfield | Dan Lucas» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  6. (Ingelesez) «Tales of the Calcutta Cup - Rugby World magazine» Rugby World 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  7. (Ingelesez) «'Farrell's captaincy & rollercoaster rugby - England v Scotland analysis» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  8. (Ingelesez) Richardson, Charles. (2021-02-06). «Efficient Scotland dominate woeful England to earn first win at Twickenham since 1983» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  9. (Ingelesez) Wilson, Andy. (2020-02-08). «Calcutta Cup: Why are there snakes and an elephant on the trophy?» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  10. (Ingelesez) User, Super. «About» worldrugbymuseum.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  11. (Ingelesez) «We dropped the Calcutta Cup while using it as a rugby ball, admits Jeffrey» www.scotsman.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.