Caja Bilbao

Caja Bilbao Bilboko euskal herritar saskibaloi taldea izan zen, ACB Ligan izandakoa. Babesle nagusia Bilboko Aurrezki Kutxa izan zuen.

Caja Bilbao
LigakACB
Sorrera1983
Desegitea1994
Bazkideak6.000 inguru
PabiloiaLa Casilla
(5.200 eserleku)
KokapenaBilbo, Bizkaia, Euskal Herria
Taldearen koloreakUrdin
    
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Historia

1983an eratua, Caja Bilbaok 1978an desagerturiko Águilas taldea ordezkatu zuen. Hiru urtetan, ACB Ligan zegoen.[1] 1991ra arte iraun zuen maila gorenean, Leonard Allen (lehenengo atzerritarra), Joe Kopicki, Darrell Lockart, Kevin Holmes, Mark Simpson edo Xabier Davalillo bezalako jokalariak izanik.[2] Orduko entrenatzailea Josean Figueroa izan zen eta Juanma López Iturriaga bilbotarrak taldean 1988 eta 1990 artean jokatu zuen. 1990-1991 denboraldia zorigaiztokoa izan zen taldearentzat eta maila galdu zuen. 1994an, Txus Bidorreta gaztea entrenatzailea izanik, berriro ACBrako txartela lortu zuen, baina, arrazoi ekonomikoak zirela eta ezin betebeharrak bete eta desagertu egin zen.

Entrenatzaileak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.