Caitlin Moran

Catherine Elizabeth "Caitlin" Moran (Brighton, Erresuma Batua,1975eko apirilaren 5a idazle eta kazetari britainiarra da.

Caitlin Moran

Bizitza
JaiotzaBrighton, 1975eko apirilaren 5a (48 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Familia
Ezkontidea(k)Peter Paphides (en) Itzuli  (1999 -
Hezkuntza
HeziketaWolverhampton Girls' High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, music journalist (en) Itzuli, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1083355 Twitter: caitlinmoran Mastodon: mscaitlinmoran@mastodonapp.uk Instagram: mscaitlinmoran Discogs: 2243608 Edit the value on Wikidata

Bizitzako lehen urteak

Moran Brightonen jaio zen, eta zortzi neba-ahizpetatik zaharrena da (lau ahizpa eta hiru neba ditu). Moran oso familia xumean jaio zen, eta Wolverhamptongo hiru logelako etxe batean bizi izan zen, bere guraso eta neba-ahizpekin. Moranek berak The Hunger Gameseko esperientzia gisa deskribatu zuen aldi hori. The Guardianeko artikulu batean, Aida Edemariamek honela deskribatzen du haren aita: irlandar jatorriko gizona, "bateria-jotzailea eta rock psikodelikoaren aitzindaria", "artrosia tarteko, sofara mugatuta" amaitu zuena.[1]

Moran Springdale Junior School-era joan zen, baina hamaika urte bete ondoren etxean eskolatu zen,[2] Bigarren Hezkuntzako eskolara soilik hiru astez joan ondoren. Gurasoek ez zieten eskaini hezkuntza formalik ez berari ez bere ahizpa eta nebei; tokiko kontseiluak onartu egin zuen haien erabakia, "Wolverhamptongo hippy bakarrak baitziren".[2] Moranek beti deskribatzen du bere haurtzaroa haurtzaro zoriontsu gisa, baina aitortu zuen 18 urte bete zituen unean joan zela bertatik.​

Kazetaritza eta idazletza

Nerabe zela, Moran ziur zegoen idazle izango zela. 13 urte zituela, 1988ko urrian, Dillons liburudendak antolatutako irakurle gazteen sari bat irabazi zuen, Why I Like Books izeneko idazlanari esker. 250 liberaren balioa zuen bonu bat irabazi zuen liburuak erosteko. Hurrengo urtean, 15 urte zituela, The Observer aldizkariaren Urteko Erreportari Gaztearen saria irabazi zuen. Kazetari-ibilbidea Melody Maker musikari buruzko astekarian lanean hasi zuen, 16 urte zituela. Orobat, Moranek The Chronicles of Narmo izeneko nobela idatzi zuen 16 urte zituela; etxean eskolatutako familia bateko kide izatearen bizipenetan inspiratua.

1992an, telebistako ibilbideari ekin zion, Channel 4 kateko Naked City musika-saioko aurkezle gisa; bi ziklo egin zituen, eta garai hartan gorantz zihoazen britainiar talde zenbaitek hartu zuten parte, besteak beste, Blur, Manic Street Preachers eta Boo Radleys taldeek. Johnny Vaughan aritzen zen aurkezle-lanetan Moranekin batera.

Moranek bere heziketa izan zuen inspirazio-iturri Raised by Wolves telebistarako seriea idazteko. 2013ko abenduaren 4an hasi ziren ematen Channel 4 katean.

2012ko uztailean, Moran Aberystwytheko Unibertsitateko langile izendatu zuten. Bestalde, 2014ko apirilean, BBCren Woman's Hour zerrendan sartu zuten, Britainia Handiko eragin handiko emakumeen zerrendan, alegia.[3]

Moranen How to Build a Girl (2014) nobela, erdi autobiografikotzat hartua, Wolverhamptonen kokatua dago, 1990eko hamarkadan. Trilogia bateko lehen lana da, eta hauek dira gainerako bi lanak: How to Be Famous eta How to Change the World. Moranek John Nivenekin batera idatzi zuen liburu horren izen bereko filmaren gidoia. Halaber, Coky Giedroycek zuzendu zuen filmeko ekoizle exekutibo airtu zen. Beanie Feldstein, Alfie Allen, Paddy Considine and Sarah Solemani dira aktoreak.[4]

Feminismoa

2011n, Ebury Press argitaletxeak Moranen How to Be a Woman argitaratu zuen Erresuma Batuan. Liburua alegatu feminista bat da, eta hainbat gai aztertzen ditu (sexualitatea, elikadura, edertasuna, familia, bikote-harremanak, maitasuna, abortua...), ironia-tonuarekin eta ikuspegi pertsonalarekin.[5] 2012ko uztailean 400.000 aletik gora zituen salduta 16 herrialdetan baino gehiagotan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Edemariam, Aida. (2011-06-17). «The Saturday interview: Caitlin Moran» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  2. (Ingelesez) «Caitlin Moran talks feminism, her hippy childhood and working class pride» HeraldScotland (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
  3. www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  4. (Ingelesez) Wiseman, Andreas; Wiseman, Andreas. (2018-07-16). «Beanie Feldstein Comedy ‘How To Build A Girl’ Adds Cast, Lionsgate With Shoot Under Way» Deadline (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  5. (Gaztelaniaz) «De la frivolidad a la transgresión -» pikara magazine 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.