Cairo (grafikoak)
cairo hainbat backend dituen software libre grafiko liburutegi bat da, software garatzaileek hainbat gailu ezberdinetan bektore grafikoak sortzeko API bat dakarrena. Egun euskarria duten backend-en artean daude X Window System, Win32 GDI, Quartz, BeOS-en APIa, OpenGL kontestuak (glitz erabiliaz), irudi buffer lokalak, PNG irudiak, PDF, PostScript eta SVG fitxategiak. cairo hardware azelerazioa erabilitzeko diseinatua dago, hau eskuragarri dagoenean.
cairo | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | cairo |
Azken bertsioa | 1.18.0 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Irakur dezake | GNU/Linux, Microsoft Windows, macOS eta UNIX-moduko |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Mozilla Public License, version 1.1 (en) eta GNU Lesser General Public License, version 2.1 (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Keith Packard (en) , Carl Worth (en) , Behdad Esfahbod (en) eta Chris Wilson (en) |
cairographics.org | |
Iturri-kodea | https://gitlab.freedesktop.org/cairo/cairo, git://anongit.freedesktop.org/git/cairo, https://gitlab.com/cairo/cairo.git eta https://cgit.freedesktop.org/cairo |
C lenguaian idatzia egon arren, binding ugari ditu beste lenguaiekin programatu ahal izateko, eta hauen artean C++, C#, Common Lisp, Haskell, Java, Python, Perl, Ruby, Smalltalk, eta beste batzuk.
Antzeko teknologia
Cairo antzeko teknologia batzuekin lehiatzeko diseinatua dago, ala nola Microsoft-en WPF eta GDI+ edo Apple-en Quartz-ekin
Erabilera nagusia
- Mono proiektuak ia hasieratik erabili du Cairo.
- Gecko 1.8 bertsoak, Mozilla Firefox 1.5 eta Seamonkey 1.0 web nabigatzaileek, cairo darabilte SVG eta <canvas> edukiak marrazteko
- Gecko 1.9 bertsioak, Firefox 3.0 bertsioaren oinarriak, cairo erabiliko du web edukiak zein interfazea marrazteko.
- GTK+-ak, 2.8 bertsiotik aurrera, 2005eko Abuztuaren 13 kaleratua, cairo darabil widget gehienak marrazteko.