Cai Guo-Qiang

Cai Guo-Qiang (txinera sinplifikatuz: 蔡国强; 1957) artista txinatarra da, New York eta New Jerseyn lan egiten duena eta AEBetan bizi dena.

Cai Guo-Qiang

Bizitza
JaiotzaQuanzhou, 1957ko abenduaren 8a (66 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Talde etnikoaChinese (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, contemporary artist (en) Itzuli, installation artist (en) Itzuli, argazkilaria, performancelaria, marrazkilaria eta artista
Lantokia(k)Tokio
New York eta Shanghai
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaArte garaikidea
Genero artistikoainstalazio artea
Arte kontzeptuala

Discogs: 2571035 Edit the value on Wikidata

Biografia eta estiloa

Kanpoko irudiak
Head On, Aurrerantz, 2009an Guggengeim Bilbaon, disekatutako itxurako otso multzo bat hegan.
Exploding cars, autoak hodiz zulatuak, New York-eko Guggenheimeko sabaitik zintzilika, 2008.
Ignition of Desire for Zero Gravity, bolbora errez egindako margoa, Los Angeles, 2012.


Cai Guo-Qiang jaio zen 1957 urtean Quanzhou, Fujian Probintzia, Txinan. Bere aita, Cai Ruiqin, kaligrafo eta margolari tradizionala izan zen, lan egin duten liburudenda batean lan egiten zuena. Inguru horretatik Cai Guo-Qiangek jaso zuen Mendebaldeko literaturaren eragina, eta baita tradiziozko Txinako arte formen esperientzia[1].

Oinarri horietatik, nahierara bilatu du Caik inspirazioa antzinako mitologian, historia militarrean, taoisten kosmologian, estralurtarren ustezko begiztatzeetan, Mao Zedongen iraultza-tekniketan (Txinako Iraultza Kulturalean parte hartu zuen oso gazte zela), budismoaren filosofian, piroteknia-teknologian edo medikuntza txinatarrean[2]... Bere lan ikusgarriak formatu oso handi eta material nahasketagatik nabarmentzen dira, eta bolbora errez egindako lanak ere oso berezkoak ditu.

2009an atzera begirako erakusketa egin zuen Guggenheim Bilbao Museoan, Sinetsi Nahi Dut izenburukoa[2].

Erreferentziak

  1. 1957-, Cai, Guoqiang,. (2002). Cai Guo-Qiang. Phaidon Press ISBN 9780714840758. PMC 48979797. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  2. «Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.