Caesar Baronius
Cesare Baronio edo Caesar Baronius (Sora, 1538ko abuztuaren 30a - Erroma, 1607ko ekainaren 30a) italiar kardinal eta historialaria izan zen.
Caesar Baronius | |||||
---|---|---|---|---|---|
1596ko ekainaren 5a -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sora, 1538ko urriaren 31 | ||||
Heriotza | Erroma, 1607ko ekainaren 30a (68 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Maria in Vallicella | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | liburuzaina, eliza-historialaria, historialaria, idazlea, apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Oratory of Saint Philip Neri (en) | ||||
Erroman doktoratu zen zuzenbide kanonikoan eta zuzenbide zibilean. 1557an Oratorioko Kongregazioan sartu zen eta 1574an apaiz ordenatu zuten. 1597an San Filipe Neriren oinordekoa izan zen Oratorioaren buru.
Klemente VIII.aren aitorlea izan zen eta Aita Santuak kardinal izendatu zuen 1596an. Vatikanoko Liburutegia ere zuzendu zuen.
Annales Eclesiatici idatzi zuen, 12 liburuki ditu. Horietan, historia ordena kronologikoan jorratzen du eta teologia bigarren maila batean mantentzen du. Erromatar martirologioa ere eguneratu zuen. Galileorekin solasean esan zuen esaldia: "Bibliak zerura nola joan erakusten digu, ez zeruak nola doazen". 1606an Paraenesis ad rempublicam Venetam panfletoa ere idatzi zuen Aita Santuaren defentsan.
Benedikto XIV.ak beneragarri izendatu zuen.