Caernarfon
Caernarfon Galesko ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Gwynedd lurraldean. 2011ko erroldaren arabera 9.615 biztanle zituen.
Caernarfon | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Gwynedd |
Postakodea | LL55 |
OS grid kodea | SH485625 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°08′N 4°16′W |
Demografia | |
Biztanleria | 9.615 (2011) |
Bestelako informazioa |
Historia
Lekuan aspalditik izan dira finkapenak. Herrigune zaharretik 650 metro hego-ekialdera erromatarren Segontium izeneko herrixka edo kanpamendu gotortua zegoen. Kokapen hori baliatuz, Eduardo I.a Ingalaterrakoak sinbolismo eta itzal handiko gotorleku bat eraikiarazi zuen Galesko konkista amaitu eta berehala. Bere seme Eduardo Caernarfongoa bertan jaiotzea nahi izan zuen.
Gaztelua
Caernarfon oso ezaguna da, besteak beste, 1283an eraikitako Caernarfon gaztelua bikaina dela-eta.
Galesera
Hiritarren %86.1a galeseraduna zen 2001eko erroldan, hiztun gehien dituen Galesko hiria izanda.
Politika
Plaid Cymru ohiko garailea da hirian hauteskundeetan.
Iruditegia
- Market Street kalea
- Udalerriaren ikuspegia gaztelutik
- Ikuspegi orokorra
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.