Caelum (konstelazioa)
Caelum edo Zizela[1][oh 1] —latinez: Caelum— Nicolas Louis de Lacaillek 1750eko hamarkadan Caelum Scalptorium izenarekin gehitu zuen hego hemisferioko konstelazio ahul bat da. Gaur egungo 88 konstelazioen artean dago. Zortzigarren konstelaziorik txikiena da, eta 0,038 estereorradianeko angelu batean dago, Corona Australisena baino apur bat txikiagoa.
Caelum | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Cae |
Genitiboa | Caeli |
Sinbologia | Zizela |
Eremua | 124,9 gradu karratu (81. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 20 |
Izarrik distiratsuena | Alfa Caeli (itxurazko magnitudea 4,44) |
Meteoro euria | Ez du meteoro euririk |
Konstelazio mugakideak | Columba, Lepus (konstelazioa), Eridanus, Horologium (konstelazioa), Dorado eta Pictor (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 4 o 19,53' eta 5 o 5,02' artean h |
Deklinazioa | -48,74,25 eta -27,02 artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrila | |
+41° eta −-90° latitude bitartean ikusgai. |
Bere tamaina txikia eta Esne Bidearen plano galaktikotik urrun egoteagatik, Caelum objektu interesgarri gutxi duen nahiko konstelazio hutsa da. Konstelazio honetako izarrik dizdiratsuena Alfa Caeli da, 4,45eko itxurazko magnitudearekin, eta konstelazio honetako gainontzeko izarren artean 5 magnitudea gainditzen duen beste izar bakarra Gamma1 Caeli da. Beste objektu nabarmengarri batzuk RR Caeli, gugandik 65,7 argi urtera dagoen eta bere inguruan exoplaneta bat duen izar bitar bat, X Caeli, Gamma1 Caelirekin izar bitar optiko bat osatzen duena eta HE0450-2958, hasieran, galaxia ikusgarririk gabeko zurruztada soil bat zirudien Seyfert galaxia bat dira.
Historia
Caelum, lehen aldiz, XVIII. mendean gehitu zuen Lacaillek, hego hemisferioko zeruetako beste hamairu konstelazioaren sortzailea izan zena. Lacaillek frantsesez eman zion izen Burin izan zen, Caelum Sculptorium bezala latinera itzulia. Francis Bailyk izen hau Caelumera laburtu zuen John Herschelen iradokita. Jatorrizko kartan konstelazioa gubil edo ziri bat bezala erakusten da, zizel bat bezala ezagutu izan den arren. Johann Bodek izena pluralean idatzi zuen (Caela Scalptoris) baina ez zuen arrakastarik izan.
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
- «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 18 or..