Caeleb Dressel
Caeleb Remel Dressel (Green Cove Springs, Florida (AEB) 1996ko abuztuaren 16a) igerian aritzen den kirolari estatubatuarra da.
Caeleb Dressel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orange Park (Florida), 1996ko abuztuaren 16a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bolles School (en) Clay High School (en) Floridako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 1,91 metro |
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x100 errelebo librean, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.09,92ko denboraz, Frantziako (zilarrezkoa, 3.10,53koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.11,37ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Anthony Ervin, Michael Phelps, Nathan Adrian, Jimmy Feigen, Blake Pieroni, Caeleb Dressel eta Ryan Held-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.27,95eko denboraz, Erresuma Batuko (zilarrezkoa, 3.29,24koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.29,93ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Cody Miller, Michael Phelps, Nathan Adrian, David Plummer, Kevin Cordea, Caeleb Dressel, Ryan Murphy eta Tom Shields-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bost domina lortu zituen:
50 m estilo librean, urrezko domina lortu, eta Olinpiar errekorra (OE) hautsi zuen 21,07ko denborarekin, Florent Manaudou frantziarraren (zilarrezkoa, 21,55koarekin) eta Bruno Fratus brasildarraren (brontzezkoa, 21,57koarekin) aurretik sailkatuz.
100 m estilo librean, urrezko domina lortu, eta Olinpiar errekorra (OE) hautsi zuen 47,02ko denborarekin, Kyle Chalmers australiarraren (zilarrezkoa, 47,08koarekin) eta Kliment Kolesnikov errusiarraren (brontzezkoa, 47,44koarekin) aurretik sailkatuz .
4x100 errelebo librean, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.08,97ko denboraz, Italiako (zilarrezkoa, 3.10,11koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.10,22ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Blake Pieroni , Bowe Becker, Zach Apple, Brooks Curry eta Caeleb Dressel-ek.
100 m tximeleta estiloan, urrezkoa irabazi, eta Munduko errekorra (ME) lortu zuen 49,45eko denborarekin, Kristóf Milák hungariarraren (zilarrezkoa 49,68koarekin) eta Noè Ponti suitzarraren (brontzezkoa 50,74koarekin) aurretik sailkatuz.
4x100 lau-estiloko erreleboan ere, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldeak, baita Munduko errekorra (ME) gainditu ere, 3.26,78 denboraz; honako hauek izan ziren taldekide: Ryan Murphy, Michael Andrew, Caeleb Dressel, Zach Apple, Hunter Armstrong, Andrew Wilson (igerilaria), Tom Shields eta Blake Pieroni.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 4x100 errelebo librea, gizonezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 4x100 lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia | 50 m estilo librea, OE gizonezkoa[5] | |
2020 | Tokio Japonia | 100 m estilo librea, OE gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 errelebo librea, gizonezkoa[7] | |
2020 | Tokio Japonia | 100 m tximeleta estiloa, ME gizonezkoa[8] | |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 lau-estiloko erreleboa, ME gizonezkoa[9] |
Gainerako emaitzak
Hamahiru urrezko domina ditu munduko txapelketetan.
Erreferentziak
- «Caeleb Remel Dressel» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
- "Caeleb Remel Dressel" Olympics.com 2021-10-18an begiratua
- Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa,4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 50 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 100 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 100 m tximeleta estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)