Cádizko probintzia
Cádiz Espainiako hegoaldeko probintzia bat da, Andaluziako autonomia erkidegokoa.
Cádiz | |||
---|---|---|---|
Andaluzia | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Andaluzia | ||
Hiriburua | Cádiz | ||
Hiri handiena | Jerez de la Frontera | ||
ISO 3166-2 | ES-CA | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 9 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
36°30′N 5°45′W | |||
Azalera | 7.436 km² Espainiaren % 1,47 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.194.062 biztanle (2006) Espainiaren % 2,68 | ||
Dentsitatea | 158,80 bizt/km² | ||
Herritarra | cadiztar | ||
www.dipucadiz.es |
Geografia
Bi lurralde bereizten dira Cadizen: ipar-mendebal laua, Guadalquivir ibaiaren arroan, eta hego-ekialde menditsua (Pinar mendia, 1.654 m). Klima ere bi lurralde horien araberakoa da, beroa eta idorra ordokian (18° C batez beste urtean; 600 mm-ko euriak) eta epel hezeagoa mendialdean (11° C batez beste urtean; 1.000 mm-ko euria).
Eskualdeak
- Bahía de Cádiz
- Capiña de Jerez
- Costa Noroeste de Cádiz
- Sierra de Cádiz
- La Janda
- Campo de Gibraltar
Udalerriak
Sakontzeko, irakurri: «Cádizko udalerrien zerrenda»
2005. urtean, probintziak 1.180.817 biztanle zituen. Hiriburua Cadiz hiria da.
1 | Jerez de la Frontera | 202.687 |
16,62% |
2 | Cádiz | 128.554 |
10,54% |
3 | Algeciras | 114.012 |
9,35% |
4 | San Fernando | 95.026 |
7,79% |
5 | El Puerto de Santa María | 85.117 |
6,98% |
6 | Chiclana de la Frontera | 74.261 |
6,09% |
7 | Sanlúcar de Barrameda | 63.968 |
5,25% |
8 | La Línea de la Concepción | 63.663 |
5,22% |
9 | Puerto Real | 38.974 |
3,20% |
10 | Arcos de la Frontera | 30.508 |
2,50% |
Ekonomia
Nekazaritza garrantzi handikoa da: mahastiak (Jerezko ardoak), olibondoak, kotoia; arrantza portu garrantzitsuak, ontziolak (Cadiz, San Fernando) eta petrolio findegia (Campo de Gibraltar).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.