Cabredo
Cabredo[3] ([kaβreðo] gaztelaniaz eta ofizialki; Kabredo [kaβreðo] edo Ahuntzegi [a.unts̻eɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 102 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago.
Cabredo Kabredo / Ahuntzegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
![]() | |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Lurraldea | ![]() | ||||||||||
Merindadea | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | Vianaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | ![]() | ||||||||||
Erkidegoa | ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Gorka Sancho Perez de Albeniz (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 31227 | ||||||||||
INE kodea | 31063 | ||||||||||
Herritarra | cabredoar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′45″N 2°24′52″W | ||||||||||
Azalera | 12 km² | ||||||||||
Distantzia | 82 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 75 (2023: ![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,29 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 16,27 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 83,33 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 5,14 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 20,30 (2018: ![]() | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.cabredo.org |
Izena
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabredo eta Ahuntzegi proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabredo izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
Udalerri mugakideak
Cabredok Genevilla eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Marañon eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.
Demografia
Cabredoko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,81a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Cabredoko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Aras, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Simeon kalea, 26
Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an Cabredoko alkatetzat PSN alderdiko Angel Jesus Sancho Martinez atera zen; herri txiki honetako zinegotzi bakarra izan zen. Boto baliogabeak 19 izan ziren (emandako guztien %22,62), eta boto zuriak 33 (botoen %50,77). Abstentzioa, berriz, %16,00 izan zen.
2011n, ordea, launa kideko bi zerrenda aurkeztu ziren. Udalbatzan La Antanilla talde independenteko 4 zinegotzi daude (orduz geroztik herriko alkatea den Aranzazu Fernandez Cayetano barne), eta UPNko bakarra.
Alkateak
Hauek izan dira Cabredoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[4] | |
Jose Manuel Zurbano Lecumberri[4] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Jose Manuel Zurbano Lecumberri[4] | 1983 | 1987 | Kudeaketa batzordea | |
Jose Manuel Zurbano Lecumberri[4][5] | 1987 | 1991 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jose Manuel Zurbano Lecumberri[4][5] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jose Manuel Zurbano Lecumberri[4] | 1997 a | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
Eloy Diaz de Cerio Etayo[4] | 2000 b | 2000 c | Kudeaketa batzordea | |
Angel Jesus Sancho Martinez[4][6] | 2000 | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Angel Jesus Sancho Martinez[4][6] | 2003 | 2007 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Angel Jesus Sancho Martinez[4][6] | 2007 | 2011 d | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Jose Maria Diaz de Cerio[7] | 2011 | 2011 | Kudeaketa batzordea | |
Aranzazu Fernandez Cayetano[4][8][9] | 2011 | 2015 | Agrupación Independiente La Antanilla[10][11] | |
Aranzazu Fernandez Cayetano[4] | 2015 | 2019 | Agrupación Independiente La Antanilla[12] | |
Aranzazu Fernandez Cayetano[4][13][14][15] | 2019 | 2023 | Agrupación Independiente Otxanda[13][16] | |
Gorka Sancho Perez de Albeniz[17][18] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
d 2011ko Maiatzean Angel Jesus Sancho Martinez Alkatea zendu zen.
Azpiegiturak
Garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Zerbitzuak
Cabredo "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabredo eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,42k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batera[19].
Jaiak eta ospakizunak
Cabredo herriko jaiak, iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Simeon eta Ursula santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, meza nagusia eta herri afaria dira garrantzitsuenak. Irailaren 8an, beste herri bazkari bat antolatzen da, Carrascalgo Ama Birjinaren egunean. San Joanen aurreko igandean, cabredotarrak Azueloko San Simeon baselizarako erromeria antolatzen dute. Bide zaharretik muinoaren tontorrean dagoen baselizara igo ondoren, Azueloko biztanleekin bat egin eta elkarrekin askaltzen dute.
Urteko gainontzeko jaiegunen artean, uztailaren 25eko herriko patroia den Donejakueren omenezko jaia eta gabonetako Olentzero nabarmentzen dira.
Cabredotar ospetsuak
- Simeon Labrador Deuna: Santua
- Frantzisko Ximenez (1651-1713), eskultorea.
- Baltasar Jaime Martínez de Compañón (1735-1797), apezpikua Peru eta Kolonbian[20].
- Ruperto Sagasti (1923-2008), futbolaria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- «Zurbano Lecumberri, José Manuel» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
- (Gaztelaniaz) «Fallece a los 73 años Jesús Ángel Sancho, alcalde de Cabredo desde el 2000» Diario de Navarra 2011-05-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Navarra nombra a José María Díaz de Cerio presidente del municipio de Cabredo» Navarra 2011-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «"Creo que la gente de los pueblos tiene mucho que enseñarnos"» Diario de Navarra 2012-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «21 municipios ya conocen a su alcalde» Diario de Noticias de Navarra 2011-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 78. zenbakia 2011-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 81. zenbakia 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «Cohesión Territorial invierte 250.000 euros en la renovación de la conducción en alta del municipio de Cabredo» Europa Press 2022-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «250.000 euros en la renovación de la conducción en alta de Cabredo» Diario de Noticias de Navarra 2022-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Aurkeztutako hautagai-zerrendak.» NAO 83. zenbakia 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- (Gaztelaniaz) «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» Naiz 2017-06-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- «Martinez de Compañón y Bujanda, Baltasar Jaime» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Vianaldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Cabredori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Lizarreriko Batzorde Turistikoa.
- Cabredoko Kale Nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.