Ca' d'Oro
Ca' d'Oro Veneziako eraikin garrantzitsua da. Veneziako Ubide Handiaren ertzean dago kokatuta. Izena hasieran zituen urrezko apaingarrietatik datorkio. Jatorriz jauregia bazen, gaur egun museo baten egoitza da, Galleria Franchetti alegia.[1]
Ca' d'Oro | |
---|---|
Ca' d'Oro | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Ur-masa | Veneziako Ubide Handia |
Koordenatuak | 45°26′26″N 12°20′02″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1424 |
Inaugurazioa | 1954 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Bartolomeo Bon (en) Giovanni Bono (en) Matteo Raverti (en) |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Cannaregio 3932 (Calle Ca' d'Oro) eta Calle Ca' d'Oro, 3934 |
Telefonoa | tel:+39-041-5200345 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Jauregi eder hau 1442tik aurrera eraiki zen. Arkitektoak Giovanni eta Bartolomeo Bon izan ziren; lanaren enkargua, bestetik, Marino Contarinik, San Marko basilikaren prokuradorea izan zen. 1894an Giorgio Franchetti baroiak erosi zuen; 1916an Franchettik estatuaren eskuetan utzi zuen jauregia. Gaur egun Franchettiren izena daraman museoa da.
Ezaugarriak
Jauregi honek oso ondo erakusten Venezian gotiko artetik pizkunde artera eman zen aldaketa. Lehen eta bigarren solairuko marmolezko trazeriak eta leihoen zein balkoien parapetoak gotiko berantiar baten adibideak dira. Ubide Handira ematen duten zutabeek eta eskuineko aldeko leiho txikiek, bestetik, pizkundeko gusturaren oihartzuna dute. Kornisa eta gandorreria Veneziako gustukoak dira; ondoren oso imitatuak izan ziren. Jauregia bukatu gabe gelditu zen. Ezkerreko aldea falta da eta horrek nolabaiteko asimetria ematen dio multzoari.[2]
Obrak
Jauregiak zaharberritze sakona ezagutu zuten. Agian, elementu garrantzitsuenak margolanak dira. Hona hemen adibide batzuk:
- Andrea Mantegnaren San Sebastián.
- Francesco Guardiren Veneziako paisaiak.
- Tiziano eta Giorgioneren laguntza egiteko izan zuten Fondaco dei Tedeschiren fresko batzuk.
Iruditegia
- Ca' d'Oro jauregia Ubide Handian.
- Ca' d'Oro jauregiaren zolu bat.
- Ubidea jauregitik ikusita.
- Ca' d'Oro gertutik ikusita.
- Barruko areto bat.
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo estekak
- (Italieraz)(Frantsesez):Galleria Franchettiren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):El palacio de Ca' d'Oro en Venecia.es Informazio turistikoa.