Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea
Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea (SKIE) (errusieraz:Организация Договора о коллективной безопасности, ОДКБ) antolakuntza politiko-militar bat da, Europako eta Asia Erdialdeko zenbait herrialdek osatua. Hauek dira kideak: Armenia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Errusia, Tajikistan eta Uzbekistan.
Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | Организация Договора о коллективной безопасности | |
Izen laburra | ОДКБ, CSTO, OTSC, OTSC, OVKS, ΟΣΣΑ, KGAÖ, ОДКБ, OTSC, KXShT, KTMT, ODKB, PPKK eta ҰҚШҰ | |
Mota | Aliantza militarra eta nazioarteko erakundea | |
Jarduera | ||
Kidetza | Armenia, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Errusia, Tajikistan, Azerbaijan, Georgia eta Uzbekistan | |
Kide kopurua | 63 | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Aliaksandr Lukaxenka | |
Idazkari orokorra | Imangali Tasmagambetov (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1992ko maiatzaren 15a | |
webgune ofiziala |
Historia
SESB hondoratu zenean, 1991n, sobietar armada desegin eta banatu egin zuten estatu berrien artean, kontingenteen jatorri nazionalaren arabera. Orduan, aginte militar elkartu bat sortu zen EIEko kide guztientzat. Aginte bateratu horrek sobietar tropa zahar guztiak zituen bere ardurapean. 1992an, errepublika independenteetan kokatuta gelditzen ziren sobietar armadaren azken taldeak deseginak ziren, eta 1992 eta 1994 bitartean, sobietar eraginpeko herrialdeetan (Ekialdeko Alemania, Hungaria, Polonia, Txekoslovakia, Errumania, Bulgaria, Lituania, Letonia, Estonia, Mongolia eta Kuba) oinarritutako sobietar armadaren azken hondarrak desegin ziren.
SKIE Estatu Independenteen Erkidegoaren esparruan sortu zen, eta EIEren Segurtasun Kolektiboaren Itunenik abiatuta hasi zen funtzionatzen 1992ko maiatzaren 15ean sinatu baitzuten Armeniak, Kazakhstanek, Kirgizistanek, Errusiak, Tajikistanek eta Uzbekistanek, Taxkent hirian.[1] Azerbaijanek 1993ko irailaren 24an sinatu zuen ituna, Georgiak 1993ko abenduaren 9an, eta Bielorrusiak 1993ko abenduaren 31n. Ituna 1994ko apirilaren 20an jarri zen indarrean.[1]
SKIEk bost urteko iraupena zeukan hastapenean, betiere luzatzen ez bazen. 1999ko apirilaren 2an, SKIEko sei kidek bakarrik sinatu zuten ituna bost urterako berritzeko protokoloa; Azerbaijanek, Georgiak eta Uzbekistanek uko egin zioten sinatzeari eta itunetik erretiratu egin ziren. Era berean, Uzbekistan GUAM taldean sartu zen. Talde hori 1997an sortu zuten Georgiak, Ukrainak, Azerbaijanek eta Moldaviak, Errusiak eskualdean duen eraginari aurre egin nahirik.[1]
Indar azkarrak
2009ko otsailaren 4an, SKIEren erantzun azkarreko indar batzuk sortu zirela jakinarazi zen, kideren bati eraso eginez gero. Erabakia ez zuten kide guztiek sinatu, Uzbekistan abstenitu egin baitzen eta Bielorrusia ez baitzen agertu Moskuko bileran.[2]
Errusiako presidenteak, Dmitri Medvedev-ek, adierazi zuen SKIEren kideren baten aurkako eraso militar bati erantzuteko hedatuko litzatekeen indarra NATOren parekoa izango litzatekeela. Era berean, jakinarazi zuen Errusiako Federazioa prest zegoela dibisio eta brigada batekin ekarpena egiteko, eta adierazi zuen ateak irekita jarraitzen zirela Bielorrusia eta Uzbekistan etorkizunean blokeko tropa kolektiboei buruzko akordioan atxiki zitezen.[2]
Estatu kideak
SKIEko estatu kideak:[3]
Herrialdea | Afiliazioa | Sarrera-urtea |
---|---|---|
Armenia | eskubide osoko kidea | 1994 |
Bielorrusia | 1994 | |
Kazakhstan | 1994 | |
Kirgizistan | 1994 | |
Errusia | 1994 | |
Tajikistan | 1994 |
SKIEko estatu behatzaileak:[3]
Herrialdea | Afiliazioa | Sarrera-urtea |
---|---|---|
Afganistan | kide ez den behatzailearen egoera | 2013 |
Serbia | kide ez den behatzailearen egoera | 2013 |
SKIEko kide izandako estatuak:
Herrialdea | Afiliazioa | Sarrera-urtea | Irteera-urtea |
---|---|---|---|
Azerbaijan | lehengo estatu kidea | 1994 | 1999 |
Georgia | lehengo estatu kidea | 1994 | 1999 |
Uzbekistan | lehengo estatu kidea | 1994 (lehenengoa)
2006 (bigarrena) |
1999 (lehenengoa)
2012 (bigarrena) |
Erreferentziak
- «From the Treaty to the Organization» en.odkb-csto.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- (Katalanez) efe. «L'aliança militar postsoviètica crea unes forces de reacció ràpida - 15 juny 2009» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- (Ingelesez) Green, Anna. (2019-10-06). «Fact Sheet: What is the Collective Security Treaty Organization?» EVN Report (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).