COVID-19 pandemiaren Basurtuko agerraldia

2020ko ekainaren 8an Basurtuko Ospitalean (Bilbo, Bizkaia) COVID-19 gaitzaren agerraldi bat aditzera eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.[1] Kutsatze katea ospitaleratuta zeuden pazienteetan hasi zela esan zuen Nekane Murga Osasun sailburuak eta gero osasun-langileak kutsatu zirela.[1] Kasu gutxirekin hasi zen agerraldia bi egunen buruan handitu egin zen, ekainaren 10ean hogeita bost kasu egiaztatu baitziren.[2] Agerraldi hau garai berean Txagorritxun (Gasteiz, Araba) izandakoa[3] baino esanguratsuagoa izan zen, bederatzi osasun-langile eta lau bisitari kutsatu baitziren.[2]

COVID-19 pandemiaren Basurtuko agerraldia
Irudia
Motaagerraldi : COVID-19
Honen parte daCOVID-19 pandemia Euskal Herrian
Denbora-tarte2020ko ekainaren 8a - 
KokalekuBilbo
Kasu kopurua25 (2020ko ekainaren 10a)
42 (2020ko ekainaren 16a)
Pertsona hilak1 (2020ko ekainaren 10a)
2 (2020ko ekainaren 11)

Garapena

Ekainaren 8an atzeman ziren lehen hamar kasuak, Basurtuko Ospitaleko Revilla pabiloian.[1] Hedapen-katea ustez COVID-19az kutsaturik ez zeuden pazienteetan hasi zen eta horiek kutsatu izanaren zergatia oraindik ez dago argi. Paziente hauengandik osasun-langileetara eta pazienteak bisitatu zituztenetara iritsi zen gaitza, hala, ekainaren 9an kutsatu kopurua bikoiztu egin zen eta ekainaren 10erako beste bost kasu berri atzeman ziren.[4][2] Agerraldiaren handitasuna jakiteko asmoarekin, Osasun Sailak adierazi zuen Basurtuko Ospitaleko langile guztiei egingo zitzaiela PCR testa, hau da, 4.500 pertsona ingururi.[2] Ekainaren 10erako 423 test zituzten eginak, gehienak osasun-langileei baina baita ere bisitari eta pazienteei.[2] Egun hartan bertan hil zen COVID-19 gaitzaren agerraldi honek jota lehen pertsona.[2]

Erreferentziak

  1. Lozano, Maite Asensio. «Beste agerraldi bat ikertzen ari dira Basurtuko ospitalean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  2. Lete, Irati Urdalleta. «Basurtuko agerraldian beste bost pertsona gaixotu dira, eta bat hil» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  3. Lozano, Maite Asensio. «Basurtuko eta Txagorritxuko agerraldiak ikertzen ari da Osakidetza» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-06-09). «Basurtuko fokuan beste 10 kutsatu atzeman eta kezkak areagotu dira» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-06-10).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.