COVID-19 pandemia
COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia, laburtuta COVID-19 pandemia, COVID-19 izeneko gaixotasunaren eraginez 2019aren amaieran hasi zen pandemia da. SARS-CoV-2 birusak[1] eragiten du gaixotasuna, herri hizkeren koronabirusaren pandemia izenaz ezagunagoa da. Wuhanen atzeman zen lehen aldiz, Txinako Hubei probintziako hiriburuan. Zenbait gaixok arrazoi argirik gabe pneumonia garatu zutenean eta ordu arteko txerto eta tratamenduek haiengan eraginik ez zutela ikusi zenean izan zuten adituek birusaren berri.
COVID-19 pandemia
• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19 •
|
2020ko urtarrilaren amaierarako, gutxi gorabehera zortzi mila kasu atzeman ziren.[2][3][4] Wuhango koronabirusak urtarrilaren 9an hil zuen egiaztatutako lehen gaixoa, hilaren bukaera zifra 170 ingurura handitu zen.[5][6][7][8] Epidemiologia ikerketen arabera, jende askoz gehiagok kutsatuta dirau, baina ez dira atzemanak izan.[3][9] Lehen Txinatik kanpoko tokiko kutsapena Vietnamen jazo zen, aita batek bere semeari gaixotasuna kutsatzean.[10] Familiatik kanpoko lehen kutsapena aldiz, Alemaniako Bavarian gertatu zen, urtarrilaren 22an, bavariar gizon batek txinatar enpresari baten bisita jaso zuenean europar herrialdean.[11]
Kutsapena eragozteko, Txinatar erakundeek berrogeita hamazazpi milioi biztanle dituen Wuhan eta inguruko hamabost hirik osatzen duten eskualdea konfinamenduan jarri zuten, gainera, hiriko garraio publikoa eta probintziartekoa (trenak eta aireportuak barne) behin-behinean geldiarazi zuten.[12][13][14][15][16] Txinatar Urte Berriko ospakizun ugari eta hainbat turistentzako interesgune itxi zituzten, horien artean Beijingo Hiri Debekatua, tenpluetako festa tradizionalak eta beste hainbat festa-elkargune.[17] Hong Kong hiriak gaixotasun kutsagarrien erantzun-maila maila gorenera igo zuen eta larrialdia ebatzi, hala, eskolak otsailaren erdialdera arte ixteko eta Urte Berriko ospakizunak bertan behera uzteko.[18][19]
Zenbait herrialdek bidai-oharrak ipini dituzte Wuhanera edo Hubei probintziara zuzendutako bidaietan, bidaiariei bertan dagoen birusaren berri emateko.[20] Txina kontinentala bisitatu duten bidaiariei haien osasuna gainbegiratzeko eskatu zaie, gutxienez bi astetan, eta edozein sintoma pairatuz gero haien sendagileekin hitz egiteko, birusa duten edo ez egiaztatu dadin.[21] Birusa duen edozein pertsonari eskatu zaio maskara bat eramateko soinean, eta haren sendagileari laguntza eskatzeko, telefono bidez edo zuzenean erietxera joanda.[22] Zenbait txinatar hotelek zigorrik gabeko ezeztapenak eta diru-itzulpenak eskaini dituzte.[23] Aireportuek eta tren geltokiek tenperatura kontrolak eta informazio guneak ezarri dituzte, birusa duten eriak atzemateko asmoarekin.[24]
Txinatar zientzialariek berehala lortu zuten birus berriaren sekuentzia genetikoa bakandu eta zehaztea, zeina ziztu bizian mundu osoaren esku jarri zuten, horrela, beste herrialdeetan ere birusa atzemateko PCR testak era independentean gara zitzaten.[25][26][27][28] Lehen berrogeita bat kutsatuetatik bi herenek nolabaiteko lotura zuen Huanango Itsaskien Handizkako Merkatuarekin, zeinean animaliak bizirik ere saltzen zituzten.[29][30][31][32] 2019-nCoV birusaren genomaren sekuentzia ehuneko 75-80an SARS-CoV birusarenaren parekoa da eta ehuneko laurogeita bostean beste koronabirusen genoma-sekuentziarekiko parekoa da.[33][34] Alabaina, ez dago oso argi birus hau SARS birusaren hilgarritasunera iristen den.[25][26][27][28]
2020ko urtarrilaren 30ean, Munduko Osasun Erakundeak birusaren agerraldia Nazioarteko Osasun Publikoko Larrialdi izendatu zuen; 2009tik (H1N1 pandemia jazo zen urte horretan) sei aldiz abiarazi da izendapen hori.[35][36][37][38] Urtarrilaren 31an, kutsagarritasunari, hilkortasun tasari, inkubazio aldiari, mundu mailako hedapen gaitasunari eta txertoa sortu arte beharko den denborari buruzko ikuspegi orokor bat argitaratu zen, birus berria antzinakoekin alderatzen dituena.[39]
2020ko martxoaren 11n, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) COVID-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia "pandemia" izendatu zuen.[40][41]
Epidemiologia
SARS-CoV-2 birusaren lehen agerraldia Wuhanen, Txinan, jazo zen, 2019ko abenduan. Birusa bizkor hedatu zen inguruko probintzia eta herrialdeetara, horien artean, Thailandia, Japonia, Hego Korea, Australia, Frantzia eta Estatu Batuak.[42][43][44]
2019ko abenduaren hasieran gertatu zen gizakietan ezagutzen den lehen kutsapena. Ordulari molekularraren bidezko hurbilketek ere antzeko data (agian apur bat lehenago) iradokitzen dute.[45]
Hala ere, Georgetown Unibertsitateko Daniel Lucey zientzialariaren arabera, lehen kutsapena gizakietan 2019ko azaroan jazo zen, edo agian lehenago.[46] Zientzialari honen argudioa sostengatzeko The Lancet aldizkariko artikulu bat baliatu izan da, zeinak dioen bazela koronabirus berria pairatzen ziharduten lehen 41 gaixoen artean gaixo bat ustezko sorburu den itsaskien merkatuarekin eta beste gaixoekin inolako loturarik ez zuena.[47] Edonola ere, kasu sekundario eta tertziarioak atzematen joan ahala, merkatuaren kutsatze-gaitasuna indarra galtzen joan zen.[47][48]
Lehen 59 kasuak, 2019ko abenduaren bukaeran eta hurrengo urteko urtarrilaren hasieran atzemandako guztiak, Jinyintan ospitalean artatu ziren, zeina halako gaixoak bakanduta mantentzeko prestatua zegoen. Berrogeita hemeretzi horietatik soilik 41 kasu zeuden egiaztatuta. Berrogeita bat kasu horietatik, senideen talde bakar bat zegoen, 30 (% 73) pertsona gizonak ziren eta batez besteko adina 49 urte zen. Horien artetik ia heren batek (% 32) lehendik gaixotasun jakin batzuk, edo baldintza esanguratsu batzuk zituen: diabetesa (zortzik), odol-presio altua (seik) eta bihotzeko eritasunak (seik). Kasuen bi herenek harreman zuzena izan zuten Huanango Itsaskien Handizkako Merkatuarekin. Ohiko sintomak sukarra (berrogeik, % 98), eztula (hogeita hamaikak, % 73) eta ondoeza muskuluetan edo nekea (hemezortzik, % 44) dira. Oso ohikoak ez diren sintomak aldiz, kerrudun edo odoldun eztula, buruko mina eta beherakoa dira. Multzoaren erdiak arnasteko zailtasunak erakutsi zituen eta hamahiru eri zainketa intentsiboetara eraman zituzten. Berrogeita bat kasuetan pneumonia atzeman zen. Hamabi gaixok arnas-zailtasun sindrome akutua, beste bostek bihotz-lesioak pairatu zituzten eta azkenik, lauk bigarren mailako infekzioa.[48]
Urtarrilaren 17an, Erresuma Batuko Imperial College erakundeko talde batek jakinarazi zuen urtarrilaren 12rako 1.723 kasu atzeman zirela (% 95eko konfiantza-tartea, 427 - 4,471), sintomen hastapenarekin. Ikerketa hau Thailandia eta Japoniarako hasierako hedapenaren patroian oinarritu zen. Gainera, argi esan zuten; "gizakitik gizakirako kutsapena ez da baztertu behar"; aurrerago egiaztatu zen birusa gai zela gizakitik gizakira kutsatzeko.[49][50] Handik egun gutxira argitaratutako beste txosten batek aurreko zifra 4.000 kutsatura handitu zuen urtarrilaren 18rako, Wuhan hiriko kasuak soilik aintzat hartuta.[51] Hong Kongo Unibertsitateak argitaratutako beste ikerketa bat antzeko ondoriora heldu zen, baina Txinan zehar izaten ari zen hedapena ere aztertu zuen.[9]
Urtarrilaren 20an, Txinak birusa era nabarmenean hedatzen zebilela adierazi zuen, ehun eta berrogei eri artatu zituztela jakinaraziz, tartean Beijingo bi eri eta Shenzhengo bat.[52] Urtarrilaren 25ean, laborategian egiaztatutako kasuen kopurua 2.062ra igo zen: horietatik, 2.016 Txinako Herri Errepublikakoak ziren; zazpi, Thailandiakoak; sei, Hong Kongoak; bosna, Macao eta Australian; launa, Malaysia eta Singapurren; hiruna, Frantzia, Japonia, Hego Korea, Taiwan eta Estatu Batuetan; bi. Vietnamgoak; eta bana, Nepal eta Suedian.[53][54][55]
Asia
COVID-19 pandemia Asian hasi zen, zehazki Txinako Wuhan hirian. Birusa 2020ko urtarrilaren erdialdera Txinako beste probintzietara zabaldu zen, Txinako Urte Berriko ospakizunek eragiten dituzten migrazioak lagun.
Birusa beste herrialdeetara ere iritsi zen, bidaiariek garraiatuta, gehienetan enpresariek: Thailandia (urtarrilaren 13); Japonia (urtarrilaren 15); Hego Korea (urtarrilaren 20); Taiwan eta Estatu Batuak (urtarrilaren 21); Hong Kong eta Macao (urtarrilaren 22); Singapur (urtarrilaren 23); Frantzia, Nepal eta Vietnam (urtarrilaren 24); Australia eta Malaysia (urtarrilaren 25); Kanada (urtarrilaren 26); Kanbodia (urtarrilaren 27); Alemania (urtarrilaren 28); Finlandia, Sri Lanka eta Arabiar Emirerri Batuak (urtarrilaren 29); India, Italia eta Filipinak (urtarrilaren 30); Erresuma Batua, Errusia, Suedia eta Espainia (urtarrilaren 31).[56][53]
2020ko otsailaren 1erako 11.948 kasu baino gehiago egiaztatuta zeuden mundu osoan, gehienak Txinan. Egun bererako, 259 heriotza eragin zituen birusak, denak ere Txinan.[56] Hurbilketen arabera, Wuhango egiazko kutsatu kopurua, egun horretan, 78.000 pertsona artean egon liteke.[57] Tokiko gizaki-gizaki kutsapena egiaztatu zen Vietnam, Alemania, Japonia eta Estatu Batuetan (zehazki Chicagon), baina Txinatik at gaixotasunaren gune hedatzailerik ez zen egiaztatu.
Urtarrilaren 23tik aurrera, Txinak eta beste hainbat herrialdek Munduko Osasun Erakundea eta hainbat lurraldeetako gobernuekin elkarlanean, birusaren kutsapena murrizteko kanpaina indartsu bat jarri zuten martxan, bereziki, herritarrak birusaren arriskuez jakinarazi eta prebentzio neurriak har zitzaten eskatzeko. Gainera, birusaren kutsapena murrizteko neurri ugari hartu ziren.
Europa
Txinan pandemia bideratu eta gutxira hasi ziren ugaritzen kasuak Europan, bereziki finantza-guneei lotuta. Hasiera batean Italia izan zen kolpatuena, Lombardian zentratua, baina laster hasi ziren kasuak agertzen beste herrialde batzuetan. Italiako eztandaren ostean Espainiakoa etorri zen, bi astean munduan milioi biztanleko hildako gehien zituen herrialdea izateraino. Herrialde gehienek konfinamendua ezarri, mugak itxi eta jarduera gehienak gelditu zituzten. Hala ere, kasuak handitzen joan ziren, batez ere Frantzian, eta Belgikan. Erresuma Batuan eta Herbehereetan ez zituzten besteek hartutako neurriak martxan jarri, eta laster kasuen kopurua eta heriotza-tasa ere igotzen hasi ziren. Europar Batasunak denbora behar izan zuen neurriak hartu eta laguntzeko, eta herrialde gehienek arazoak izan zituzten medikuntzari lotutako materiala lortu eta behar zutenei helarazteko. Herrialde bakoitzak modu ezberdinak izan ditu kontabilizatzeko; beraz, datu guztiak ez dira egonkorrak.
Amerika
2020ko apirilaren 21ean, West Texas Intermediate, Estatu Batuetako erreferentziazko petrolio upela, balio negatiboetan sartu zen lehen aldiz historian ( -37,63 dolar upeleko), Covid-19ak eraginda eskaria urritu zelako batez ere, aurreko hilabeteetan nazioartean petrolioak izan zuen prezio jaitsieraz gain.[58]
Zantzuak eta sintomak
Kutsatutako gaixoak asintomatikoak dira batzuetan, baina gehienetan zenbait sintoma dituzte, sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak eta giharretako mina, besteak beste. Munduko Osasun Erakundeak Txinako 55.924 laborategian egiaztatutako kasu hartu zituen eta gaixotasunak eragiten dituen sintomak hurrenak direla ondorioztatu zuen:[59]
Sintoma | Ehunekoa |
---|---|
Sukarra | % 87,9 |
Eztul lehorra | % 67,7 |
Nekea | % 38,1 |
Karkaxaren ekoizpena | % 33,4 |
Arnasteko zailtasunak | % 18,6 |
Gihar edo artikulazioetako mina | % 14,8 |
Eztarriko mina | % 13,9 |
Buruko mina | % 13,6 |
Hotzeria | % 11,4 |
Goragalea eta botaka egitea | % 5 |
Sudurreko kongestioa | % 4,8 |
Beherakoa | % 3,7 |
Hemoptisia | % 0,9 |
Kongestio konjuntiboa | % 0,8 |
Zerrendan aurrera joz gero, pneumonia larria, arnasteko zailtasunaren sindrome akutua, sepsia, shock septikoa eta heriotza topatuko ditugu. Kutsatutako zenbait norbanako asintomatikoak dira, hau da, testak gaixorik daudela esan arren, ez dute sintomarik garatzen eta beraz, ikerlariek kutsatutako norbanakoak hurbiletik zaintzeko gomendioa eman dute, kutsapena kontrolatu nahi bada.[60][61][62]
Inkubazio aldiak (kutsapen-unetik lehen sintomak garatu arte dagoen tartea) egun bat eta hamalau egun artean dirau, baina ohikoena bost egun irautea da.[63][64] Alabaina, kasu batek hogeita zazpi eguneko inkubazio aldia izan zuen.[65]
Diagnosia
Munduko Osasun Erakundeak SARS-CoV-2 birusa atzemateko hainbat RNA bidezko froga-protokolo argitaratu zituen, hala, COVID-19 gaitza eragiten duen birusa duten pertsonak atzemateko; lehen froga urtarrilaren 17an abiarazi zen.[66] Testak unean uneko aurkako transkriptasadun polimerasaren kate-erreakzioa (rRT-PCR) erabiltzen du. Testa arnas edo odol laginekin egin daiteke.[67] Emaitzak lortzeko ordu gutxi batzuk edo gehien jota, egun gutxi batzuk behar dira.[68][69]
COVID-19 gaitza izateko aukerak dituen pertsona gisa hartzen da aurreko hamalau egunetan kutsatu kopuru handia duen herrialde edo lurralde batera joan den edo kutsatuta dagoen pertsona batekin aurrez-aurreko harremana izan duen pertsona oro. Eria atzemateko giltzarriak sukarra, eztula edo arnas gutxiegitasuna izatea da. Bestalde, beste zenbait lorratz ere badira: nekea, mialgia, karkaxaren ekoizpena eta eztarriko mina.[70]
Gaixotasuna atzemateko beste metodo bat eria erietxera joatea da, bertan COVID-19 birusaren aztarna bereizgarriak aurki diezazkioten, adibidez, biriken konputagailu bidezko tomografiak eginez. Pneumonia zantzu bereizgarririk bada, norbanakoak COVID-19 gaitza duela esan daiteke.[71]
Erreferentziak
- Gorbalenya, Alexander E.. (2020-02-11). «Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus – The species and its viruses, a statement of the Coronavirus Study Group» bioRxiv: 2020.02.07.937862. doi: ..
- «Health Advisory Regarding 2019 Novel Coronavirus (2019-nCoV) | Columbia Health» health.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «Report 2: Estimating the potential total number of novel Coronavirus cases in Wuhan City, China» imperial.ac.uk 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- CNN, James Griffiths. «Wuhan coronavirus cases inside China have already overtaken SARS» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- «Operations Dashboard for ArcGIS» gisanddata.maps.arcgis.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Qin, Amy; Hernández, Javier C.. (2020-01-10). «China Reports First Death From New Virus» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) News, B. N. O.. (2020-01-28). «Tracking coronavirus: Map, data and timeline» BNO News (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- CNN, James Griffiths and Amy Woodyatt. «Death toll from Wuhan coronavirus tops 100 as infection rate accelerates» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «HKUMed WHO Collaborating Centre for Infectious Disease Epidemiology and Control releases real-time nowcast on the likely extent of the Wuhan coronavirus outbreak, domestic and international spread with the forecast for chunyun» sph.hku.hk (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «China coronavirus: ‘family cluster’ in Vietnam fuels concerns over human transmission» South China Morning Post 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Germany confirms human transmission of coronavirus | DW | 28.01.2020» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- CNN, James Griffiths and Amy Woodyatt. «Wuhan coronavirus: Thousands of cases confirmed as China goes into emergency mode» CNN (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Hui, Jane Li, Mary. «China has locked down Wuhan, the epicenter of the coronavirus outbreak» Quartz (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Hamblin, James. (2020-01-24). «A Historic Quarantine» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- «Wuhan, 11 milioi biztanleko hiri mamua» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- Txantiloi:Zh-CN Welle (www.dw.com), Deutsche. «武汉肺炎病毒持续扩散 湖北下令封15个城市 | DW | 24.01.2020» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Welle (www.dw.com), Deutsche. «China cancels Lunar New Year events over deadly virus fears | DW | 23.01.2020» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- «Hong Kong Chinese New Year | Hong Kong Tourism Board» www.discoverhongkong.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «China coronavirus: Hong Kong leader hits back at criticisms of being slow» South China Morning Post 2020-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) Gilbertson, Jayme Deerwester and Dawn. «Coronavirus: US says 'do not travel' to Wuhan, China, as airlines issue waivers, add safeguards» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- «Travelers from China asked to check for flu-like symptoms | BusinessWorld» BusinessWorld (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- «MOH | Updates on Wuhan Coronavirus (2019-nCoV) Situation in Singapore» www.moh.gov.sg (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «Hotel operators waive fees for Chinese hotel cancellations as Wuhan virus fears grow» CNA (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «Coronavirus Update: Masks And Temperature Checks In Hong Kong» Nevada Public Radio (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- (Ingelesez) «The continuing epidemic threat of novel coronaviruses to global health – the latest novel coronavirus outbreak in Wuhan, China» International Journal of Infectious Diseases 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- «Promed Post – ProMED-mail» web.archive.org 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- Cohen, Jon; Normile, Dennis (2020ko urtarrilaren 17). "New SARS-like virus in China triggers alarm". Science. 367 (6475): 234–235. doi:10.1126/science.367.6475.234. ISSN 0036-8075. PMID 31949058.
- Parry, Jane (2020ko urtarrila). "China coronavirus: cases surge as official admits human to human transmission". British Medical Journal. 368: m236. doi:10.1136/bmj.m236. ISSN 1756-1833. PMID 31959587.
- Huang, Chaolin; Wang, Yeming; Li, Xingwang; Ren, Lili; Zhao, Jianping; Hu, Yi; Zhang, Li; Fan, Guohui; Xu, Jiuyang; Gu, Xiaoying; Cheng, Zhenshun (2020ko urtarrilaren 24). "Clinical features of patients infected with 2019 novel coronavirus in Wuhan, China". Lancet. doi:10.1016/S0140-6736(20)30183-5. ISSN 0140-6736. PMID 31986264.
- (Ingelesez) «New coronavirus can cause infections with no symptoms, studies show» STAT 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- Chan, Jasper Fuk-Woo; Yuan, Shuofeng; Kok, Kin-Hang; To, Kelvin Kai-Wang; Chu, Hin; Yang, Jin; Xing, Fanfan; Liu, Jieling; Yip, Cyril Chik-Yan; Poon, Rosana Wing-Shan; Tsoi, Hoi-Wah (2020ko urtarrilaren 24). "A familial cluster of pneumonia associated with the 2019 novel coronavirus indicating person-to-person transmission: a study of a family cluster". The Lancet. 0. doi:10.1016/S0140-6736(20)30154-9. ISSN 0140-6736. PMID 31986261.
- (Ingelesez) Jan 25, Lisa Schnirring | News Editor | CIDRAP News |; 2020. «Doubts rise about China's ability to contain new coronavirus» CIDRAP (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- Zhu, Na; Zhang, Dingyu; Wang, Wenling; Li, Xinwang; Yang, Bo; Song, Jingdong; Zhao, Xiang; Huang, Baoying; Shi, Weifeng; Lu, Roujian; Niu, Peihua (2020ko urtarrilaren 24). "A Novel Coronavirus from Patients with Pneumonia in China, 2019". New England Journal of Medicine. United States. doi:10.1056/NEJMoa2001017. ISSN 0028-4793. PMID 31978945.
- Perlman, Stanley (2020ko urtarrilaren 24). "Another Decade, Another Coronavirus". New England Journal of Medicine. 0: null. doi:10.1056/NEJMe2001126. ISSN 0028-4793. PMID 31978944.
- (Ingelesez) «Coronavirus declared global health emergency» BBC News 2020-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) Says, Woo. (2020-01-30). «WHO declares coronavirus outbreak a global health emergency» STAT (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) Wee, Sui-Lee; Jr, Donald G. McNeil; Hernández, Javier C.. (2020-01-30). «W.H.O. Declares Global Emergency as Wuhan Coronavirus Spreads» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) «Statement on the second meeting of the International Health Regulations (2005) Emergency Committee regarding the outbreak of novel coronavirus (2019-nCoV)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) Sheikh, Knvul; Watkins, Derek; Wu, Jin; Gröndahl, Mika. (2020-01-31). «How Bad Will the Coronavirus Outbreak Get? Here Are 6 Key Factors» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) «WHO Director-General's opening remarks at the media briefing on COVID-19 - 11 March 2020» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ARGIA. (2020-03-11). «Koronabirusa pandemia izendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- (Ingelesez) «China coronavirus: Hong Kong scraps major Lunar New Year events» South China Morning Post 2020-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
- (Ingelesez) «Novel coronavirus: three cases reported in France» European Centre for Disease Prevention and Control 2020-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
- (Ingelesez) Doherty, Ben. (2020-01-25). «Coronavirus: three cases in NSW and one in Victoria as infection reaches Australia» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
- (Ingelesez) CohenJan. 26, Jon; 2020; Pm, 11:25. (2020-01-26). «Wuhan seafood market may not be source of novel virus spreading globally» Science | AAAS (Noiz kontsultatua: 2020-01-29).
- Esfandiari, Sahar. «A new report indicates that the deadly Chinese coronavirus may not actually have originated at a wet market in Wuhan» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
- (Ingelesez) Wang, Chen; Horby, Peter W.; Hayden, Frederick G.; Gao, George F.. (2020-01-24). «A novel coronavirus outbreak of global health concern» The Lancet 0 (0) doi: . ISSN 0140-6736. PMID 31986257. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- Huang, Chaolin; Wang, Yeming; Li, Xingwang; Ren, Lili; Zhao, Jianping; Hu, Yi; Zhang, Li; Fan, Guohui; Xu, Jiuyang; Gu, Xiaoying; Cheng, Zhenshun (2020ko urtarrilaren 24). "Clinical features of patients infected with 2019 novel coronavirus in Wuhan, China". Lancet. doi:10.1016/S0140-6736(20)30183-5. ISSN 0140-6736. PMID 31986264.
- (Ingelesez) Gallagher, James. (2020-01-18). «New Chinese virus 'will have infected hundreds'» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- «Wayback Machine» web.archive.org 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Ingelesez) Jan 22, Lisa Schnirring | News Editor | CIDRAP News |; 2020. «WHO decision on nCoV emergency delayed as cases spike» CIDRAP (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Ingelesez) «China confirms sharp rise in cases of SARS-like virus across the country» France 24 2020-01-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Suedieraz) Frejdeman, Hannah. (2020-01-31). «Första fallet av coronaviruset i Sverige» Svenska Dagbladet ISSN 1101-2412. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- «Coronavirus: Which countries have confirmed new cases?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Ingelesez) «Singapore, Malaysia both report fourth confirmed coronavirus cases» South China Morning Post 2020-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- «Virus Outbreak» AP NEWS (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Ingelesez) «Bombshell Study Estimates 75,800 People are Infected With Coronavirus in Wuhan» CCN.com 2020-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-20). «El crudo de Texas se desploma un 305% y entra en valor negativo por primera vez en la historia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- (Ingelesez) «Report of the WHO-China Joint Mission on Coronavirus Disease 2019 (COVID-19)» (PDF) Munduko Osasun Erakundea (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- Guan, Wei-jie; Ni, Zheng-yi; Hu, Yu; Liang, Wen-hua; Ou, Chun-quan; He, Jian-xing; Liu, Lei; Shan, Hong; Lei, Chun-liang; Hui, David S. C.; Du, Bin (2020ko otsailaren 28). "Clinical Characteristics of Coronavirus Disease 2019 in China". New England Journal of Medicine. doi:10.1056/NEJMoa2002032. PMID 32109013.
- (Ingelesez) Pan, Xingfei; Chen, Dexiong; Xia, Yong; Wu, Xinwei; Li, Tangsheng; Ou, Xueting; Zhou, Liyang; Liu, Jing. (2020-02-19). «Asymptomatic cases in a family cluster with SARS-CoV-2 infection» The Lancet Infectious Diseases 0 (0) doi: . ISSN 1473-3099. PMID 32087116. (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- (Ingelesez) CDC. (2020-02-11). «Coronavirus Disease 2019 (COVID-19)» Centers for Disease Control and Prevention (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- (Ingelesez) «Coronavirus disease 2019 (COVID-19) Situation Report – 29» (PDF) Munduko Osasun Erakundea (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- (Ingelesez) «Q&A on coronaviruses (COVID-19)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- (Ingelesez) «Coronavirus incubation could be as long as 27 days, Chinese provincial government says» Reuters 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
- (Ingelesez) Jan 16, Lisa Schnirring | News Editor | CIDRAP News |; 2020. «Japan has 1st novel coronavirus case; China reports another death» CIDRAP (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- (Ingelesez) CDC. (2020-02-11). «Coronavirus Disease 2019 (COVID-19)» Centers for Disease Control and Prevention (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- Brueck, Hilary. «There's only one way to know if you have the coronavirus, and it involves machines full of spit and mucus» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- Curetis. (2020-01-30). «Curetis Group Company Ares Genetics and BGI Group Collaborate to Offer Next-Generation Sequencing and PCR-based Coronavirus (2019-nCoV) Testing in Europe» GlobeNewswire News Room (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- «COVID-19 - History and exam | BMJ Best Practice» bestpractice.bmj.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- «COVID-19 - Approach | BMJ Best Practice» bestpractice.bmj.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
Ikus, gainera
- COVID-19
- COVID-19 pandemia Euskal Herrian
- Koronabirus
- SARS-CoV-2
- COVID-19ak kutsatuak herrialdez herrialde
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |