COSCO
China Ocean Shipping (Group) Company edo COSCO, Txinako Herri Errepublikako itsas garraio enpresa da. 1961. urtean sortu zuen Txinako Herri Errepublikako gobernuak, eta oraindik ere bera da akziodun bakarra. COSCO Txinako zama lehorra garraiatzen duen enpresaburuk garrantzitsuena da. Bere akzioek Hong Kong, Shenzhen eta Shanghaiko burtsetan kotizatzen dute.
COSCO | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Chinese state-owned enterprise (en) , negozioa eta shipping line (en) |
Jarduera sektorea | Garraioa |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Eskumendekoak | Cosco Shipping Holdings Co., Ltd. (en) eta COSCO (Hong Kong) Group (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Merkataritza-baltzu |
Jabea | China COSCO Shipping (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1961eko apirilaren 27a |
webgune ofiziala |
Ontziak
Coscok 130 ontzi baino gehiago dauzka jabetzan (320.000 TEU neurriko kontainer garraiatzeko edukiera nahikoa). Munduko 100 portu baino gehiagotan aritzen dira konpainiako barkuak. Jabetzako barkuez gain, 600 ontzi ingururen kudeatzailea ere bada, guztira 35 milioi tona metriko zama garraiatzeko edukierarekin.
Munduko seigarren enpresa da kontainer ontziei dagokionez, eta bederatzigarren enpresa, kontainerren zama garraiatuari dagokionez.
Enpresak
Cosco taldearen eta honen eskumendeko enpresen akzioek Shenzhen, Hong Kong, Shanghai eta Singapurgo burtsetan kotizatzen dute.
Horrez gain, taldeak sail desberdinetan eta Txinako portuetan 300 azpienpresa baino gehiago dauzka.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) China Ocean Shipping Companyren webgune nagusia.
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |