Common Object Request Broker Architecture
CORBA (Common Object Request Broker Architecture) informatikan sistema bananduak garatzeko plataforma ezartzen duen estandar bat da, objektuetara zuzendutako oinarri batekin urruneko metodoei deia erraztuz. OMGek sortutako estandar honek APIak, komunikazio protokoloak eta lengoaia ezberdinetan idatziak eta plataforma ezberdinetan exekutatuak izan diren aplikazioen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten tresnak definitzen ditu.
Zentzu orokor batean, CORBA-k kode idatzia "bildu" egiten du beste lengoaia batean, zeinak pakete batean kodigoaren gaitasun gehigarriak eta bere metodoei deitzeko gaitasunaren informazio gehigarria duen. Sortzen diren objektuak, sareko beste programa edo CORBA objektu batetik dei daitezke. Beraz, CORBA makinak irakur dezakeen dokumentazio formatu bat da, goiburudun fitxategien antzekoa baina informazio gehiagorekin.
CORBA-k interfazeak definitzeko lengoaia (IDL) erabiltzen du objektuek interfazeetan eskainiko dituzten zerbitzuak definitzeko. CORBA-k IDL hau har dezake oinarri lengoaia zehatz baten interfazea definitzeko. Ada, C, C++, Smalltalk, Java, Python, Perl eta Tcl lengoaietarako ditu inplementazio estandarrak.
Interfaze bat IDL-an konpilatzean kodea sortzen du bezeroarentzat eta zerbitzariarentzat ( Objektuaren inplementatzailearentzat). Bezeroaren kodeak urruneko metodo deiak egin ahal izateko dira Stub bezala ezaguna da , eta bezeroaren aldean urruneko objektuaren proxya (Ordezkaria) dauka. Zerbitzariarentzat sortutako kodea skeletons batzuetan datza. Garatzaileak objektuaren metodoak inplementatzeko bete behar ditu eskeletoak.
CORBA multiplataforma zehaztapena baino gehiago da. Oro har, beharrezkoak izaten diren zerbitzuak definitzen ditu. Adibidez, segurtasun zerbitzuak eta transakzioak. Beraz, ez da sistema eragile bat, middlewarea baizik.
Ikus, gainera
- RPC
- RMI
- DCOM
- SOAP
- .NET
- konputazio banatua
- IIOP
- ORB
- Web zerbitzu
- EJB
Kanpo estekak
- Object Management Group
- CORBA
- CORBA (Informazio baliagarria)
- OMG zehaztapen katalogoa
- CORBA inplementazioak
- Combat: Tcl ORB eta C++ entzako Tcl kapa
- Perl ORB
- PocoCapsule CORBA eta DDS aplikazioetan oinarritutako osagaientzako markoa.