CITES
Convention on International Trade in Endangered Species of Wild Fauna and Floral, ezagunago CITES izenarekin, baita ere Washingtongo Ituna gisa, basa-espezieak babesteko nazioarteko ituna da. Oinarria IUCN erakundeak prestatu zuen eta 1973an onartu zen. Helburua animalien eta landareen nazioarteko merkataritzak haien biziraupena izadian arriskuan ez jartzea da. Itunak babespen maila desberdinak eskaintzen ditu eta munduko osoko 35.000 espezie zaintzen ditu.[1] Espezien trafikoa munduko nagusietariko bat da eta, ondorioz, asko dira egoera larrian dauden espezieak.[2]
CITES | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta multilateral treaty (en) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles, frantses eta gaztelania |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Ivonne Higuero (en) |
Osatuta | Appendix I of CITES (en) Appendix II of CITES (en) Appendix III of CITES (en) |
webgune ofiziala |
Ituna 1975ean jarri zen martxan, Washingtonen. Parte hartzea borondatezkoa da. Lehen momentutan 80 estatuek sinatu zuten; gaur egun 183 dira.
Ituna
CITES espezieak babesteko itun garrantzitsuena da. Itunak marko bat ezartzen du, hau da, itunak ez ditu estatu desberdinen legeak ordezkatzen. Dena dela, estatuek legeak ezin dira laxoagoak izan, gogorragoak baizik. Adibidez, Europar Batasunean espezie askori babespen gehiago ezartzen zaie CITESen jasotakoa baino. Kontrakoa ere gertatzen da, esaterako Hermann dortoka saldu daiteke Europan baina beste estatuetan, adibidez Israelen, erabat debekatuta dago.
CITES ziurtagiriak
Estatuen administrazioei dagozkien zeregina baimenak eta ziurtagiriak ematea da. Babestutako espezieen zerrendan (LEPFFS) aurkitutako espezieetako bat ere ezin da saldu edo erosi dagokion ziurtagiria izan gabe. NAN deitu ohi diren ziurtagiriak albaitaritzako agintariek ematen dituzte herrialde bakoitzeko araudiaren arabera, normalean animalia jaiotzetik edo landarea eklosionetik gertu dagoen datan. Herrialde batean babestutako animalia saltzeko ziurtagiriak ez du esportaziorako edo inportaziorako balio. Horretarako beste lizentzia behar da eta, halaber, helmugako herrialdeko araudia betetzea. Europar Batasunaren barruan, CITES ziurtagiri arruntak ale baten salmenta anitza ahalbidetzen du herrialde barruan, eta salmenta bakarra EBko beste estatu kide bati.
Komunitateak zorrozki kontrolatuta dituzten espezieak izanik, oso gutxitan (eta inguruabarrek justifikatzen dutenean) duela gutxi harrapatutako basa animalientzat baimenak ematen dira.
Espezieak
Guztira 5.800 animalien espezieak eta 30.000 landareenak daude gehiegizko nazioarteko ustiapenaren aurka Itun honekin babestuta. Espezieak pairatzen duten mehatxuen arabera luzakinetan antolatuta daude:
- I. luzakina: Galzoriko espezieak biltzen ditu. Espezie hauen banakoak bakarrik oso egoera berezietan merkatu daitezke.
- II. luzakina: Espezie mehatxatuak, nahiz eta galzorian ez egon haien populazioak oso gutxituta daude. Kontrolekin merkaturatu daitezke.
- III. luzakina: Luzakin honetan behintzat estatu batean mehatxatuak dauden espezieak daude. Estatu horiek Itunaren partaideei laguntza eskatzen diete merkaturatzea kontrolatzeko.[3]
Ondorengo taulan, 2017ko urtarrilean luzakinetan zeuden espezien zifrak jasotzen dira:
I. luzakina | II. luzakina | III. luzakina | |
---|---|---|---|
FAUNA | |||
Ugaztunak | 318 spp. (13 popns barne) + 20 sspp. (4 popns barne) | 513 spp. (17 popns barne) + 7 sspp. (2 popns barne) | 52 spp. + 11 sspp |
Hegaztiak | 155 spp. (2 popns barne) + 8 sspp. | 1278 spp. (popn 1 barne) + 4 sspp. | 27 spp. |
Narrastiak | 87 spp. (7 popns barne) + 5 sspp | 749 spp. (6 popns barne) | 61 spp. |
Anfibioak | 24 spp. | 134 spp. | 4 spp. |
Arrainak | 16 spp. | 107 spp. | 24 spp. (15 popns barne) |
Ornogabeak | 69 spp. + 5 sspp. | 2171 spp. + 1 sspp. | 22 spp. + 3 sspp. |
Fauna guztia | 669 spp. + 38 sspp. | 4952 spp. + 12 sspp. | 190 spp. + 14 sspp. |
FLORA | 334 spp. + 4 sspp. | 29644 spp. (93 popns barne) | 12 spp. (1 popns 1 barne) + 1 bar. |
GUZTIA | 1003 spp. + 42 sspp. | 34596 spp. + 12 sspp. | 202 spp. + 14 sspp. + 1 bar. |
* spp espezie; sspp: azpiespezie; popn: populazio; bar.: barietatea
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz):Webgune ofiziala.