CBS
Columbia Broadcasting System AEBko telebista kate bat da. 1927ko irailaren 18an irrati kate gisa hasi zen, William S. Paley sortzailea izan zelarik. Aldiz, 1941ko uztailaren 1an telebista katea eratu zen.
CBS | |
---|---|
![]() | |
Only CBS | |
Datuak | |
Mota | telebista kanala, telebista-katea eta radio network (en) ![]() |
Jarduera sektorea | media industry (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Eskumendekoak | King World Productions (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Agintea | |
Kudeatzailea | CBS Corporation |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | filial |
Jabea | Paramount Global |
Zeren jabe | Viacom (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1927ko irailaren 18a |
Sortzailea | Arthur Judson (en) ![]() |
Sorlekua | New York |
Jasotako sariak | Ondas Sariak (1995) Peabody Awards (1966) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1965) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1964) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1963) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1960) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1970) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1960) : College Bowl (en) ![]() Peabody Awards (1999) : Having Our Say: The Delany Sisters' First 100 Years (film) (en) ![]() Peabody Awards (1950) : Hear It Now (en) ![]() Peabody Awards (1984) : George Washington (en) ![]() Peabody Awards (1965) : My Name Is Barbra (en) ![]() Peabody Awards (1980) : Playing for Time (en) ![]() Peabody Awards (1978) : The Body Human (en) ![]() Peabody Awards (1959) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1967) : CBS Children's Film Festival (en) ![]() Peabody Awards (1989) : Lonesome Dove (en) ![]() Peabody Awards (1983) : What Have We Learned, Charlie Brown? (en) ![]() Peabody Awards (1955) : Lassie (en) ![]() Peabody Awards (1992) : Northern Exposure Peabody Awards (1967) : CBS Playhouse (en) ![]() Peabody Awards (1954) : Omnibus (en) ![]() Peabody Awards (1955) : Omnibus (en) ![]() Peabody Awards (1957) : Captain Kangaroo (en) ![]() Peabody Awards (1972) : Captain Kangaroo (en) ![]() Peabody Awards (1954) : Adventure (en) ![]() Peabody Awards (1972) : The Waltons (en) ![]() Peabody Awards (1974) : Benjamin Franklin (en) ![]() Peabody Awards (2002) : 9/11 (en) ![]() Peabody Awards (1963) : The Danny Kaye Show (en) ![]() Peabody Awards (1956) : You Are There (en) ![]() Peabody Awards (1988) : The Attic: The Hiding of Anne Frank (en) ![]() Peabody Awards (1982) Peabody Awards (1949) Peabody Awards (1979) Peabody Awards (1981) : Bill (en) ![]() Satellite Award for Best Television Series – Drama (2003) : CSI: Crime Scene Investigation Outstanding Live Sports Special (1993) Peabody Awards (1997) : 60 Minutes Peabody Awards (1986) : Hallmark Hall of Fame (en) ![]() Peabody Awards (1987) : Hallmark Hall of Fame (en) ![]() Peabody Awards (1995) : Hallmark Hall of Fame (en) ![]() Peabody Awards (1958) : Playhouse 90 (en) ![]() Peabody Awards (1965) : A Charlie Brown Christmas (en) ![]() Peabody Awards (1985) : Do You Remember Love (en) ![]() Peabody Awards (1956) : The Ed Sullivan Show (en) ![]() Peabody Awards (1959) : The Ed Sullivan Show (en) ![]() Peabody Awards (1967) : The Ed Sullivan Show (en) ![]() Peabody Awards (1970) : 60 Minutes Peabody Awards (1978) : Lou Grant Satellite Award for Best Miniseries (2001) : American Tragedy (en) ![]() Satellite Award for Best Television Series – Musical or Comedy (2012) : The Big Bang Theory Peabody Awards (2006) : 60 Minutes Peabody Awards (1951) : See It Now (en) ![]() Satellite Award for Best Miniseries (2005) : Elvis (en) ![]() Peabody Awards (1958) Peabody Awards (1963) Peabody Awards (1991) : Murphy Brown Peabody Awards (1973) Peabody Awards (1959) Peabody Awards (1961) Peabody Awards (1957) Peabody Awards (1975) : M*A*S*H Peabody Awards (1992) : Age 7 in America (en) ![]() Peabody Awards (1954) : Omnibus (en) ![]() Peabody Awards (1994) Peabody Awards (1966) : CBS Reports (en) ![]() Peabody Awards (1966) : Death of a Salesman (en) ![]() Peabody Awards (1962) : A Tour of the White House with Mrs. John F. Kennedy (en) ![]() Peabody Awards (1971) Peabody Awards (1959) Peabody Awards (1989) : Lonesome Dove (en) ![]() Peabody Awards (1999) : Having Our Say: The Delany Sisters' First 100 Years (film) (en) ![]() Peabody Awards (1991) : Murphy Brown Peabody Awards (1971) Peabody Awards (1973) Peabody Awards (1970) Peabody Awards (1988) : The Attic: The Hiding of Anne Frank (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Paramount Global taldeak CBS Entertainment Group enpresaren bitartez kontrolatzen du katearen jabetza. ABC eta NBCrekin batera, CBS Estatu Batuetako "Big Three" edo Hiru Handiak osatzen duen hiroketa egiten du, AEBrtako telebista kate tradizionaletako bat da alegia.
Enpresa egitura
20. mendearen zati osoan zehar nagusiki konpainia independentea izan bazen ere, Paramount Pictures-ek aldi baterako %49ko partaidetza izan zuen 1929tik 1932ra. Hala ere, 1995ean Westinghouse Electric Corporation enpresak erosi zuen, CBS Corporation bihurtuz (aktibo jakin batzuk saldu ondoren). 2000. urtean, CB berriro saldu izan zen Viacom enpresari (zeina, kurioski, 1971n CBS-ren spin-off gisa sortu zen eta 1994an Paramount Pictures erosi zuen). 2005ean, Viacom bi enpresa bereizitan banatu zen eta CBS Corporation berriro sortu zuen. Hala ere, National Amusements-ek CBS eta Viacom-en bigarren enkarnazioa kontrolatu zituen 2019ra arte, non bi konpainiek ViacomCBS bihurtzeko berriro batzea adostu zuten arte. 2022an, ViacomCBS izena aldatu zuten berriro Paramount Global bilakatuz.
Jabetza intelektualak
Viacom/CBS enpresen eraketen eta erosketa batzuen ondorioz, CBS (CBS Studios izengoitiarekin) ia mende bat luze den zinema eta telebistako bideoteka erraldoi baten jabe da, emisio eskubideen eta jabetza intelektual horren habe. Horien artean, Viacom eta CBS barneko ekoizpen eta sareko programetatik eskuratutako materiala daude, baita Paramount-ek ekoitzitako programak eta hasiera batean ABC eta NBC bezalako sare lehiakideetan emititutakoak ere.
CBSren jabe den Paramount Global-ek 140.000 telebista-atal eta 3.600 film-titulu baino gehiago dituen liburutegi konbinatua du, Star Trek eta Mission: Impossible frankiziak barne. [1]
Bideoteka honetako telesailak eta beste material nabarmen batzuk honakoak dira: I Love Lucy, The Honeymooners, The Twilight Zone, Hawaii Five-O (jatorrizkoa eta 20. mendeko remakea), Gunsmoke, The Fugitive, The Love Boat, Little House on the Prairie (AEBko telebista-eskubideak), Cheers, Becker, Family Ties, Happy Days eta bere spin-off-ak, The Brady Bunch, The Young Indiana Jones Chronicles (banatzeko eskubideak Lucasfilm egile eskubideen jabearen izenean), Evening Shade, Duckman, CSI: Crime Scene Investigation eta bere spin-offak, CBS antzezlan biltegia ( My Fair Lady eta Scrooge barne), Judy Judy, Judge Joe Brown, Judge Mills Lane eta Terrytoons marrazki bizidunen katalogo osoa 1930etik aurrera.
Erreferentziak
- «CBS, Viacom to Reunite as Media Giants Bulk Up for Streaming» KTLA 2019-08-13.
Kanpo estekak
- CBS telebista katearen webgunea (Ingelesez)
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |