CAS erregistro zenbaki
CAS erregistro zenbakiak konposatu kimikoentzako, polimeroentzako, sekuentzia biologikoentzako, nahasteentzako eta aleazioentzako zenbakizko identifikatzaileak dira.
Chemical Abstracts Service (CAS) izenekoa American Chemical Society-aren (Amerikako Kimika Elkarte) sail bat da. Bere funtzioa literaturan deskribatua izan den kimikagai bakoitzari identifikatzaile bat esleitzea da. Ekai bakoitzaren bilaketa erraztu nahi da horrela, sarritan hainbat izen edukitzen baitituzte.
2007ko urrian 32.813.596 substantzia organiko eta inorganiko eta 59.404.558 sekuentzia zeuden CAS erregistroan erregistratuta. Astero 50.000 elementu berri gehitzen dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.