CANDU

Kanadan garatutako erreaktore-mota honetan ur astuna da hozgarria eta moderatzailea. CANDUren bereizgarri nagusietakoa erregaitzat uranio oxido naturala erabiltzea da, hau da, erregaiak ez du aberaste-prozesurik behar. Ur arrunteko erreaktoreetan ez bezala, hozgarriaren eta moderatzailearen zirkuituak bereiziak dira. Moderatzailea presio atmosferikoan dago eta hozgarria, berriz, irakitea eragozten duen presio handiko zirkuituan dabil. Erregai-multzoak zirkaloy-zko hodi horizontalen barruan sartzen dira eta hodi horietan barrena dabil hozgarria. CANDUren beste ezaugarri garrantzitsu bat erregaia kendu eta jartzeko erreaktorea gelditu behar ez izatea da. Kontrol-barrak goialdetik sartu eta ateratzen dira. Erreaktore honen ohizko espezifikazioak honako hauek dira:

  • gunea: 6-7 m-ko diametro eta 6 m-ko garaiera
  • ontzia: 5 m-ko barne-diametroa eta 10 m-ko garaiera
  • hozte-zirkuituko presioa: 11 MPa
  • hozgarriaren sarrera-tenperatura 266 °C eta irteera-tenperatura 310 °C
  • potentzia termikoa: 2.100 MW
  • potentzia elektrikoa: 600 MW
  • potentzia-dentsitatea: 7,5 MW/m3
  • errendimendua: % 30

Erreferentziak

http://www.eve.es/energia/artikulua.asp?kodea=004133%5B%5D

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.