C. R. Swart
Charles Robberts Swart (Winburg, Orangeko Estatu Librea, 1894ko abenduaren 5a - Bloemfontein, 1982ko uztailaren 16a) hegoafrikar politikaria izan zen. Hegoafrikako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea izan zen.
C. R. Swart | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1961eko maiatzaren 31 - 1967ko ekainaren 1a ← Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Tom Naudé →
1959ko abenduaren 11 - 1961eko apirilaren 30a ← Lucas Cornelius Steyn (en) - Lucas Cornelius Steyn (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Winburg (en) , 1894ko abenduaren 5a | ||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||
Heriotza | Bloemfontein, 1982ko uztailaren 16a (87 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Cornelia Wilhelmina de Klerk (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | University of the Free State (en) Columbia University Graduate School of Journalism | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | National Party (en) |
1894an jaio zen Orangeko Estatu Libreko Boer errepublikan. 1902an Orange kolonia britainiar bihurtu zen eta 1910ean Hegoafrikako probintzia.
1914an abokatu lanetan hasi zen, eta Hollywooden denboraldi labur bat eman zuen film mutuetan aktore gisa. Bloemfonteinen abokatua izan zen 1919tik 1948ra.
Alderdi Nazionaleko kidea izan zen eta 1923an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu. Justizia ministro izan zen 1948tik 1959ra, eta poliziaren botereak indartu zituen apartheidaren aurkakoak zapaltzeko. Gainera, Hezkuntza, Arte eta Zientzia ministro izan zen 1949 eta 1950 bitartean.
Errepublikaren aldekoa izan arren, 1959an Hegoafrikako gobernadore orokor izendatu zuten. urte geroago, Hegoafrikak Errepublika aldarrikatu zuen, eta Swart aukeratu zuten lehen presidente. Zazpi urterako hautatu zuten, baina 1967an dimititu zuen, agintaldia amaitu baino urtebete lehenago.