C-3PO
C-3PO, Star Wars film sagako pertsonaietako bat da, protokolozko droide bat delarik, R2-D2ren laguna eta kontrapartea.
C-3PO | |
---|---|
Star Wars | |
C-3PO irudikatzen duen Anthony Daniels aktorea pertsonaiaren maskaragaz | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Star Wars (1977) |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Inspiratua | Maschinenmensch (en) |
Datu biografikoak | |
Sexua | Gizonezkoa (programatua) |
Espeziea | droidea |
Garaiera | 167 cm |
Etsaiak | Inperio Galaktikoa Sistema Independenteen Konfederazioa |
starwars.com… |
Izena
C-3PO Gizakiarteko Harremanak, edo baita C-3PO Harreman Giza-Zibernetikoak, ohi, soilik C-3PO deitua.
Pertsonaiaren historia
Filmaren arabera, protokolozko droide bat da, zehazki izaki pentsatzaileekin harremanak izateko diseinatua, sei milioi komunikazio modu baino gehiago hitz egin eta uler ditzakeena. Anakin Skywalkerrek eraiki zuen, eta R2-D2 droide astromekanikoaren laguna eta kontrapartea da.
Protokolozko droide bezala duen funtzio nagusia, beste kultura batzuen ohiturak azaltzen laguntzea, hizkuntzak itzultzea, etab... Bere jabeei oso leiala da. Sortua izan zenetik, berrogei jabe baino gehiago zerbitzatu ditu.
Hasiera batean, 3PO deitua izan zen, baina, osatua izan ondoren (I. eta II. atalen artean), C-3PO izena eman zitzaion.
III. atala den Star Wars: Episode III - Revenge of the Sithen amaieran, Bail Organa senatariak, bere memoria bankuak ezabarazten ditu, Luke Skywalker eta Leia Organaren kokapena, Enperadore Galaktiko berria zen Palpatinek jakin ez dezan. Horregatik, Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria izena duen IV. atalean, ez du Obi-Wan Kenobi Jedi maisu erretiratua ezagutzen, Tantive IV ontziko Raymus Antilles kapitaina bere azken jabea izan zela esanez.
[2004]]an, C-3PO, roboten ospearen aretoan sartua izan zen.
Datu bitxi bezala, IV. atalean, filmatu zen lehena izan zena, hitz egiten lehena da. Eta III. atalean, filmatutako azkena izan zena, pertsonaia hau da hitz egiten azkena.