C-1 linea (Sevillako Renfe Aldiriak)

Sevillako Renfe Aldiriak sarearen C-1 linea sarean aurreikusitako bost lineetako bat da. Lora del Río eta Utrera edo Lebrija geltokiak lotzen ditu, Sevillatik igaroz, iparraldetik hegoaldera ardatz bat osatuz Sevillako probintzian zehar.

Lebrija / Utrera ↔ Lora del Río
c

Trena Santa Justa geltokiko sartzen
Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakSevilla, Andaluzia
 Espainia
Geltokiak17
Bidaiariak6 340 000 (2017)[1]
JabeaADIF
Webguneawww.renfe.es
Ustiapena
Hasiera1989
EragileaRenfe Operadora
Ibilgailuak446 / 464 / 465
Ibilgailuen luzera75 - 98 m
Datu teknikoak
Luzera106 km
Galiboa1 668 mm
Abiadura maximoa120 km/h
 Mapa
KBHFa cerulean
Lora del Río  
STR cerulean + GRZq
9'
5. gunea
4. gunea
HST cerulean
Guadajoz
STR cerulean
4'
BHF cerulean
Los Rosales   
STR cerulean + GRZq
5'
4. gunea
3. gunea
HST cerulean
Cantillana   
STR cerulean
5'
BHF cerulean
Brenes   
STR cerulean + GRZq
6'
3. gunea
2. gunea
BHF cerulean
El Cáñamo  
STR cerulean
2'
HST cerulean
La Rinconada   
STR cerulean + GRZq
12'
2. gunea
1. gunea
INT cerulean
Santa Justa        
tSTRa cerulean
3'
tINT cerulean
San Bernardo         
tSTRe cerulean
2'
BHF cerulean
Virgen del Rocío    
STR cerulean
1'
eBHF cerulean
Lanak  Pineda
STR cerulean
2'
HST cerulean
Jardines de Hércules  
STR cerulean
3'
HST cerulean
Bellavista  
STR cerulean + GRZq
5'
1. gunea
2. gunea
BHF cerulean
Dos Hermanas  
STR cerulean + GRZq
2'
2. gunea
3. gunea
HST cerulean
Cantaelgallo
STR cerulean + GRZq
11'
3. gunea
4. gunea
BHF cerulean
Utrera  
STR cerulean + GRZq
14'
4. gunea
5. gunea
BHF cerulean
Las Cabezas de San Juan  
STR cerulean + GRZq
12'
5. gunea
6. gunea
KBHFe cerulean
Lebrija  

Sareko linearik luzeena da, eta bidaiari gehien garraiatzen dituena. Gainera, 1989an inauguratu zen sarearen hasierako linetako bat da.

Historia

1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko, horien artean Sevilla dagoelarik. 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa.[2]

Orduan, bi linea inauguratu ziren:  linea eta  linea. Linea horrek, zehazki, Lora del Río eta Utrera geltokiak arteko ibilbidea egiten zuen.

2010eko irailean,  linea Lebrijaraino zabaldu zen, Las Cabezas de San Juan geltokitik.

2011ko otsailean, El Cáñamo geltokia gehitu zitzaien  eta  lineei, La Rinconada eta Brenes artean.[3]

2015eko azaroan, Jardines de Hércules geltokia inauguratu zen  eta  lineetan.[4]

Azpiegitura

Goiburuak

 lineak hiru goiburu ditu:

Ibilbidea

 linea Lora del Río udalerrian hasten da, Lora del Río geltokian, Sevillako probintziaren ipar-ekialdean, Kordobako probintziaren mugatik gertu. Ekialderantz hartu ondoren, Guadalquivir ibaiaren paraleloan dagoen lur lau batean aurrera egiten du. Guadajozera hurbiltzean, ibaia zeharkatu eta herriaren ingurura iristen da, Guadajoz geltokia dagoen tokira. Ondoren, Tocinako Los Rosales auzora iristen da, non  linearekin elkartzen den, Cazallatik datorrena. Hemen dago Los Rosales geltokia. Ondoren, Guadalquivir ibaiaren ezkerraldetik jarraitzen du eta Cantillana geltokiari zerbitzua ematen dio, ondoren, hego-mendebalderantz hartu eta Brenesera iristeko, non Brenes geltokian gelditzen den. La Rinconadatik igaro eta El Cáñamo eta La Rinconada geltokiei zerbitzua eman ondoren, Sevillako udal-mugartera sartzen da, non erdiguneko norabidea hartzen duen. Han, Sevillako Santa Justa geltoki nagusian, Sevillako Renfe Aldiriak sareko linea guztiekin eta distantzia ertain eta luzeko lineekin lotzen da, baita AVErekin ere.

Santa Justa -tik igaro ondoren, Sevillako tunelean sartu eta San Bernardo eta Virgen del Rocio geltokiak zeharkatzen ditu, Jardines de Hércules azaleratu zen.. Geltoki hauetan guztietan  linearekin lotzen da, baita  linearekin ere, Jardines de Hércules izan ezik. Ondoren, bakarrik jarraitzen du Dos Hermanaserantz, Bellavista, Dos Hermanas eta Cantaelgallo herrietan geldituz. Ondoren, hego-ekialdera jo eta Sevillako zelaietara iritsiko da, Utrera iritsi arte. Hau tren gehienen amaiera da. Hala ere, gutxi batzuek Cadizko noranzkoan jarraitzen dute, hego-mendebalderantz, Las Cabezas de San Juan eta Lebrija geltokietaraino, izen bereko udalerrietan. Azken hau Cadizko probintziaren atarian dago, baina beti Sevillan. Hemendik ez da tren gehiago pasatzen.

Geltokiak

Geldialdia Koordenatuak Gunea Udalerria Konexioak
    Lora del Río 37°39′40″N 5°31′52″W 5. gunea Lora del Río  
    Guadajoz 37°34′53″N 5°40′12″W 4. gunea Carmona
    Los Rosales 37°35′24″N 5°43′31″W 4. gunea Tocina    
    Cantillana 37°34′31″N 5°48′13″W 3. gunea Cantillana    
    Brenes 37°32′46″N 5°52′00″W 3. gunea Brenes     Autobusa M-216
    El Cáñamo 37°29′11″N 5°55′59″W 3. gunea La Rinconada   Autobusa M-111 M-112
    La Rinconada 37°28′48″N 5°56′24″W 2. gunea La Rinconada     Autobusa M-111
    Santa Justa 37°23′31″N 5°58′31″W 1. gunea Sevilla          Autobusa 21 28 32 52 EA B4 C1 C2
    San Bernardo 37°22′40″N 5°58′47″W 1. gunea Sevilla           Autobusa 22 25 26 28 29 30 38 52 EA B4 C2
    Virgen del Rocío 37°21′46″N 5°58′34″W 1. gunea Sevilla     Autobusa 2
    Jardines de Hércules 37°19′17″N 5°57′52″W 1. gunea Sevilla   Autobusa 3 37 A6
    Bellavista 37°21′10″N 6°02′48″W 1. gunea Sevilla   Autobusa M-131
    Dos Hermanas 37°17′14″N 5°55′25″W 2. gunea Dos Hermanas   Autobusa M-104 M-131 M-133
    Cantaelgallo 37°16′42″N 5°54′38″W 3. gunea Dos Hermanas   Autobusa M-131 M-133
    Utrera 37°11′00″N 5°47′25″W 4. gunea Utrera  
    Las Cabezas de San Juan 37°01′09″N 5°56′49″W 5. gunea Las Cabezas de San Juan  
    Lebrija 36°55′49″N 6°05′11″W 6. gunea Lebrija  

Geltokien izena

Ikus zerrenda: «Sevillako aldiriaren geltokiak»

Sevillako aldiriko geltokiak Espainiako trenbide sare orokorrarenak dira eta ADIF -ek kudeatzen ditu. Hala ere, nasetan RENFE aldirikoren seinaleak ikus daitezke.

Ustiapena

Bidearen 106 kilometroek, 1 668 mm-ko zabalerakoak, lurrazaleko beste batzuekin konbinatutako lurpeko zatiak dituzte. Azken horietan, trenbidea gainerako garraioetatik bereizitako plataforman igarotzen da beti. Ibilbideak 17 geltoki ditu: bat lurpean eta hamasei lur gainean.

Ordutegiak

Ordutegiak egunaren, orduaren eta eskariaren arabera aldatzen dira. Hemen kontsulta daitezke.

Batez besteko denborak

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

 lineak Lora del Río geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[5]

Flota

Sevillako aldiriko trenen sarea RENFEk ustiatzen du.

Sevillako alriiaren ibilgailuak 2020ko urtarrilaren 1ean[6][7][8][9]
Seriea Fabrikatzailea Unitateak Urtea Luzera (m) Bidaiariak
Renfe 446 CAF / MACOSA / MTM 9 1989 75,93 240 / 759
Renfe 464 CAF / Siemens / Vossloh / Alstom 4 2004 - 2010 80,30 233 / 832
Renfe 465 CAF / Siemens / Vossloh / Alstom 8 2004 - 2010 98,05 277 / 997


Tarifak

Linea horri Sevillako Renfe Aldiriaren tarifak eta zonifikazioa aplikatzen dizkiote.

Sevillako aldiriak tarifak 2020an[10]
Titulua 1 gune 2 gune 3 gune 4 gune 5 gune 6 gune
Billete sencillo 1,80 € 2,00 € 2,70 € 3,55 € 4,15 € 5,30 €
Billete ida y vuelta 2,55 € 2,65 € 4,10 € 5,20 € 6,20 € 7,95 €
Mensual limitado (hiean behin, 2 bidaia egunero) 34,70 € 44,10 € 63,30 € 79,80 € 92,60 € 109,70 €
Mensual ilimitado (hiean behin, mugagabea) 40,90 € 48,75 € 70,45 € 88,55 € 103,45 € 110,65 €
Abono estudio (3 hiean behin, mugagabea) 85,95 € 108,55 € 178,60 € 214,45 € 265,25 306,50 €


Sevillako aldiriak deskontuak 2020an[10]
Titulua Deskontua
Haurrak (6 urtetik beherakoak, plaza bete gabe) doan
Taldeak (10 pertsona baino gehiago, ibilbide bera) Joan: 30% / Joan-Etorri: 40% / Haurrak: 50%
Tarjeta Dorada 40%
Familia ugaria Kategoria orokorra: 20% / Kategoria berezia: 50%

Guneak

Sevillako Renfe Aldiriak sarearen  linea 6 eremutatik igarotzen da, honela mugatuta:

Sevillako aldiriak  linearen guneak 2020ko urtarrilaren 1ean[11]
Map

Turismoa

Ibilbidean zehar,  lineak interes turistikoko hainbat lekurekin lotzen du:

Geltokia Konexioak
Lora del Río Lora del Ríoko gaztelu
Santa Justa Santa Justa geltokia
San Bernardo San Bernardo geltokia
Prado de San Sebastián
Espainiako plaza
Maria Luisa parkea
Lebrija Santa María de la Olivako eliza

Etorkizuna

Gaur egun, ez dago linea handitzeko edo hobetzeko planik aurreikusita.

Egia da Pineda izeneko geltoki bat proiektatuta dagoela Virgen del Rocío eta Jardines de Hércules geltokien artean, baina ez da ezer zehaztu kokapenaz gain.

Erreferentziak

  1. https://elcorreoweb.es/sevilla/los-brotes-verdes-ya-asoman-en-la-red-de-cercanias-de-sevilla-KG3558738
  2. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-17). «Un plan de cercanías que enlace el tren con el Metro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  3. «Apeadero de El Cáñamo, nueva estación para las cercanías de Sevilla» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2016-11-21). «La estación Jardines de Hércules mueve 180.000 viajeros en su primer año» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. Cercanías | Sevilla. (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  6. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/sevilla/abonos_y_descuentos/BilleteSencillo.html
  11. https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/planos/sevilla.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.