Cœur de Pirate
Cœur de Pirate, benetako izena Béatrice Martin, (Montreal, Quebec, Kanada, 1989ko irailaren 22a- ) indie pop abeslari eta musikagile quebectarra da. Pianoa jotzen du eta frantsesez abesten du, quebectar frankofono artista belaunaldi berriaren erreferente handiena da.
Cœur de Pirate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Béatrice Mireille Martin |
Jaiotza | Outremont (en) , 1989ko irailaren 22a (34 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège Jean-de-Brébeuf (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, piano-jotzailea, aktorea, egile abeslaria, kanta-idazlea eta zuzendari artistikoa |
Lantokia(k) | Montreal |
Kidetza | Armistice (en) |
Izengoitia(k) | Cœur de pirate |
Genero artistikoa | herri-kanta pop musika |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Dare to Care Records (en) Grosse Boîte Cherrytree Records Universal Music Group |
coeurdepirate.com | |
|
Biografia
Montreal erdialdeko Outremont barrutian jaio zen Béatrice Martin[1]. Hiru urte baino ez zituela hasi zen pianoa jotzen eta bederatzi urterekin Montrealgo musika kontserbatorioan sartu zen[2].
Hamabost urte zituela December Strikes post-hardcore taldean teklista hasi zen[3], bai eta Bonjour Brumarie taldean ere[4], eta 2008an bere aurreneko bakarkako diskoa atera zuen, bere izen artistikoa zeraman Cœur de Pirate ("pirataren bihotza")[3]. Diskoa ia akustikoa dela esan daiteke, pianoa eta Cœur de Pirateren ahotsa baino ez baitu. Instrumentazioz sinplea bazen ere 2009ko Juno sarietan disko frankofono onenarentzako izendatua izan zen eta saria irabazi ez zuen arren mundu mailan zabaldu zen bere musika. Pour un infidèle, Ensemble, Comme des enfants eta Primptemps singleek arrakasta handia izan zuten[5]. CBC Music-ek Kanadako inoizko 25 disko onenen zerrendan sartu zuen[6]. 2009an bertan Pearls izenarekin ingelesezko proiektu bati ekin zion baina MySpacen abesti bakarra plazaratu eta ez du jarraipenik izan[7].
2011 urtean The Bronx talde estatubatuarrarekin batera Armistice izeneko EP-a atera zuen[8][9]. Urte berean iritsi zen bakarkako bigarren diskoa, Blonde izenekoa, eta urteko pop disko onenaren Félix Saria irabazi zuen. Adieu eta Golden baby izan ziren singleak eta 2013an Place de la République abestiaren bideoklipa zuzendu zuen[10]. 2013ko martxoan nazioarteko bira egin zuen. 2014 urtean bi soinubanda egin zituen, kanadiar Trauma teleseriearena, hainbat artistaren kantu ezagunen coverr-ak eginaz[11], eta Child of Light bideo-jokoarena[12]. Bakoitzarekin disko bana argitaratu zuen.
2015 urtean Roses diskoa atera zuen[13] eta 2016an Marc Lavoine eta Arthur H-rekin batera Les Souliers rouges diskoa atera zuen[14]. 2018anhurrengoa plazaratu zuen, En cas de tempête, ce jardin sera fermé[14]. 2021. urtea berezia izan zuen, bi diska berri eta haurdunaldia iragarri baitzituen[15]. Perséides diskoa erabat instrumentala, hamar piano pieza hain zuzen ere. Ahots kordetan izan zuen ebakuntzatik errekuperatzen ari zela konposatu zituen abestiak[16].
Diskografia
- Cœur de Pirate (2008, Grosse Boîte) - bertsio kanadiarra
- Cœur de Pirate (2009, Disques Barclay) - bertsio frantsesa
- Blonde (2011, Grosse Boîte)
- Armistice (2011, Dare to Care Records) - EPa (Armistice taldea)
- Trauma teleseriearen soinubanda (2014, Dare to Care Records)
- Child of Light bideo-jokoaren soinubanda (2014, Dare to Care Records)
- Roses (2015, Dare to Care Records)
- Les Souliers rouges (2016, Dare to Care Records) - Marc Lavoine eta Arthur H-rekin.
- En cas de tempête, ce jardin sera fermé (2018, Dare to Care Records)
- Perséides (2021)
- Impossible à aimer (2021)
Sariak
- Felix sariak:
- 2009: Urteko artista debutariaren saria
- 2012: Urteko emakumezko abeslaria
- 2012: Quebecetik kanpora arrakasta handiena izan duen qurebectar artista
- 2012: Blonde, urteko pop disko onena
- Victoires de la Musique:
- 2010: Comme des enfants urteko abesti originala
- Canadian Independent Music Awards:
- 2012: urteko artista frankofonoa
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Biographie de Cœur De Pirate» Universal Music France (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- Txantiloi:Fr-CA Petrowski, Nathalie. «Béatrice Martin : le charme discret du pirate» La Presse (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- (Ingelesez) France-Amérique. (2013-06-06). «Cœur de Pirate : “Les chanteurs français des années 60 inspirent mon quotidien”» France-Amérique (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- (Ingelesez) «Cœur de Pirate | Biography, Albums, Streaming Links» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- (Frantsesez) ICI.Radio-Canada.ca, Zone Aucun thème sélectionné-. «Victoire pour Coeur de pirate» Radio-Canada.ca (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- «25 best Canadian debut albums ever» CBC Music (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- (Ingelesez) «TLOBF Interview :: Coeur De Pirate» The Line of Best Fit (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- Txantiloi:En-ca «Coeur de Pirate and Bedouin Soundclash's Jay Malinowski Announce Debut EP as Armistice» exclaim.ca (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- (Frantsesez) «Coeur de Pirate : Déjà séparée de Jay Malinowski !» www.purepeople.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
- (Frantsesez) «Cœur de pirate présente le clip officiel de «Place de la République», son nouvel extrait (VIDÉO/PHOTOS)» HuffPost Québec 2013-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- Txantiloi:En-ca «Coeur de Pirate Covers the Rolling Stones, Amy Winehouse, Bon Iver for New 'Trauma' Soundtrack» exclaim.ca (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- Gendron-Martin, Raphaël. «La musique de Cœur de pirate dans un jeu vidéo» Le Journal de Montréal (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- Txantiloi:En-ca «Coeur de pirate Stops to Smell the 'Roses' on New Album» exclaim.ca (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- (Frantsesez) «"Les Souliers rouges", premier conte musical de Marc Lavoine» LExpress.fr 2016-09-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- (Frantsesez) «Cœur de Pirate enceinte» La Presse 2021-08-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
- (Frantsesez) ««Perséides», un album pour «faire du bien»» Le Devoir (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).