Côtes-d'Armor
Côtes-d'Armor (bretainieraz Aodoù an Arvor) Bretainia iparraldeko lurraldea da eta Frantziako 22. departamendua.
Côtes-d'Armor (22) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Saint-Brieuc |
Prefeta | Claudy Lebreton (PS) |
Azpiprefeturak | Dinan Guingamp Lannion |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 52 |
Udalerriak | 373 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°20′N 2°50′W |
Azalera | 6.878 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 605917 |
Dentsitatea | 88.094,940389648 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Eskualde mugakideak hauexek ditu: Finistère mendebaldean, Morbihan hegoaldean eta Ille eta Vilaine ekialdean. Frantsesez gain, bretainiera ere hitz egiten dute bertako biztanle batzuk, Trégor izeneko dialektoa bereziki. 6.878 km²-ko azalera dauka, eta 542.373 biztanle (79 biz./km², 1999).
Prefektura Saint-Brieuc hirian dago, eta beste hiri nagusiak Dinan, Guingamp eta Lannion dira.
Geografia
Mantxako itsasartearen ertzean dago. Armorikako mendialdeak mugatzen du erliebea: altuera apaleko muinoak (Notre-Dame-de-Bel-Air, 341 m) eta kostalde malkartsua, itsasadar estu eta sakonak dituena.
Historia
Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an Côtes-du-Nord izenarekin (iparraldeko kostaldea) eta 1990an gaur egungo izena hartu zuen aintzinako Armorika berreskuratuz. Gutxi gora behera Bro Dreger eta Bro Sant Brieg lurralde historikoak eta Bro Kernev-en ekialdeko lurrak hartzen ditu.
Politika
Historikoki erlijioak indar handia izan bazuen ere Guingamp hiriaren ingurua komunismoaren gotorleku bihurtu zen eta ikuspegi politiko bien arteko borroka handia dago.
Ekonomia
Nekazari-herrialdea (laboreak eta ardi-azienda) da. Industria bigarren mailakoa da, eta turismoak garrantzi handia hartzen du udan.
Hiri nagusiak
Hona hemen Côtes-d'Armor departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Saint-Brieuc (hiriburua, 45.331 biztanle)
- Lannion (19.627 bizt.)
- Plérin (14.394 bizt.)
- Lamballe (13.212 bizt.)
- Ploufragan (11.569 bizt.)
- Dinan (10.851 bizt.)
Kirolak
Departamenduko kirol talde arrakastatsuena En Avant de Guingamp futbol taldea da. 7.000 biztanleko herri bateko taldea bada ere Frantziako lehen mailan jokatzen du eta bi Kopa irabazi ditu dagoeneko. Saint-Brieuc SC emakumezkoen taldeak Liga eta Kopa bana irabaziak ditu ere.
Ondasun nabarmenak
- Saint-Brieuc hiriko katedrala.
- Saint-Brieuc badiako erreserba naturala.
- En Avant de Guingamp futbol taldearen armarria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.