Cévennesko parke nazionala

Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziako parke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).

Cévennesko parke nazionala
KokalekuaFlorac eta Florac-Trois-Rivières, Frantzia
Koordenatuak44°12′N 3°24′E
Cévennesko parke nazionala is located in Frantzia
Cévennesko parke nazionala
Cévennesko parke nazionala
Cévennesko parke nazionala (Frantzia)
Azalera935 km² eta 91.279 ha
Izendapenanational park (en) Itzuli, naturagune babestua eta erakunde
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera70-09-02 eta 1970
Webguneahttps://www.cevennes-parcnational.fr/

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.